2024ko martxoaren 5a

Nafarroako 35 ikasleri eman dizkie Hezkuntzak LHko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza Profesionaletako 22/23 ikasturteko Sari Bereziak

Gimeno kontseilariak Foru Komunitatean Lanbide Heziketak duen indarra nabarmendu du, %35 hazi da-eta
Gimeno kontseilaria, ikasle sarituekin.
Gimeno kontseilaria, ikasle sarituekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Guztira 35 ikaslek jaso dituzte gaur Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza Profesionaletako Sari Bereziak, 2022-23 ikasturteari dagozkionak. Sariak espediente akademiko onena duten ikasleei eman zaizkie. Zehazki, 4 diploma izan dira Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleentzat, 13 diploma Erdi Mailako ikasleentzat eta 15 diploma Goi Mailako ikasleentzat. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza Profesionaletan, berriz, diploma bat emango da Erdi Mailan eta 2 Goi Mailan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).