Descárgate la app
Hezkuntza Departamentuak DBHko 2021-2022 Sari Bereziak deitu ditu
2022ko abuztuaren 26a
Hezkuntza Departamentuak DBHko 2021-2022 Sari Bereziak deitu ditu
Ikasleek urriaren 7an egingo diren probetarako eskabidea aurkeztu ahal izango dute gaurtik irailaren 9ra, Iruñeko Basoko BHIn
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, NAOn argitaratuz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien deialdia egin du, 2021-22 ikasturtean Foru Komunitatean ikasketak amaitu dituzten ikasleentzat.
Zikloa 8,75eko batez besteko notarekin amaitu duten ikasleek, 2022ko irailaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dute beren eskabidea. Probak Iruñeko Basoko BHIn izango dira, urriaren 7an, eta gaztelaniaz edo euskaraz egin ahal izango dira, ikasleek ikasketak egin dituzten hizkuntza-ereduaren arabera.