Descárgate la app
Hezkuntzak irakasleen prestakuntzarako 20.000 euroko laguntza-deialdia egin du
2026ko urriaren 16a
Hezkuntzak irakasleen prestakuntzarako 20.000 euroko laguntza-deialdia egin du
Banakako laguntzak 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31ra bitartean egiten diren jardueretarako emango dira
Diru-laguntzek matrikula- eta inskripzio-gastuak, joan-etorriak eta ostatua eta mantenua hartuko dituzte barne
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Hezkuntza Departamentuak 2026-2027 ikasturtean irakasleen prestakuntzarako laguntza-deialdia onartu du, gehienez ere 20.000 eurokoa. Banakako dirulaguntzak Nafarroako unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publikoetako irakasleentzat dira, 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31ra bitartean egiten diren jardueretarako, baldin eta jarduera horiek eskatzailearen irakasgai, arlo, ziklo edo espezialitatearekin zerikusia badute eta gaitasun profesionalak garatzen laguntzen badute.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)