2025ko urtarrilaren 3a

Diru-sarrera txikiko inguruneetako hamar ikasle nafarrek unibertsitatera sartu ahal izango dute Ekitate Graduko beka batekin

Laguntzak 9.500 euro ematen dizkio ikastaro bakoitzeko gazte bakoitzari, eta goi-mailako ikasketetan sartzea bermatzen du, arrazoi ekonomikoengatik baztertuta geratu gabe  
Deskargatu irudia Irudi galeria

Diru-sarrera txikiko inguruneetatik datozen hamar ikasle nafarrek (zortzi emakume eta bi gizon) unibertsitatera sartzeko laguntzak jasoko dituzte Ekitate Gradua beken bidez. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sustatutako deialdiak 422.750 euroko zenbatekoa du guztira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).