Descárgate la app
Landa Garapenak 13,5 milioi euroko laguntzak deitu ditu nekazaritza sektorearen lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko
2024ko ekainaren 12a
Landa Garapenak 13,5 milioi euroko laguntzak deitu ditu nekazaritza sektorearen lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 13,5 milioi eurorekin lagunduko ditu, hiru dirulaguntzen bitartez, nekazarita sektorearen lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak. Deialdiek, NAOn argitaratuak, jardueraren errentagarritasuna hobetzea zein ingurumen-helburuak lortzea erraztea dute xede.
Hiru laguntza-ildo horiek (lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak, ingurumen-helburuak, makinaria amankomunean erabiltzen duten kooperatibak) NPBren Plan Estrategikoaren barruan daude. Plan horrek lehiakortasuna oro har hobetzeko neurriak biltzen ditu, dimentsioari, ekoizpen-orientazioari edo eraginkortasunaren hobekuntzari dagokienez berregituratzearen bidez, eta, horrez gain, neurriak sustatzen ditu ingurumen- eta animalien ongizate-helburuak lortzeko.
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan jasota dauden nekazaritza-ustiategien titular diren pertsona fisikoek eta juridikoek, bai eta Makineriaren Erabilera Komuneko Kooperatibek ere (CUMA). Eskaerak deialdi bakoitzaren izapide-fitxaren bidez aurkeztu ahal izango dira, uztailaren 2ra arte, kooperatiben kasuan; uztailaren 22ra arte, ingurumenaren aldeko inbertsioetarako; eta irailaren 9ra arte, inbertsioetarako dirulaguntzen kasuan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).