Descárgate la app
Garapen Ekonomikoak bihar irekiko du SINAIko enpresek eta eragileek I+G proiektuetarako laguntzak eskatzeko epea
2023ko uztailaren 19a
Garapen Ekonomikoak bihar irekiko du SINAIko enpresek eta eragileek I+G proiektuetarako laguntzak eskatzeko epea
Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren (S4) bitartez, bihar irekiko du I+G proiektuetarako laguntzen deialdira aurkezteko epea. Deialdiak, 12 milioi euroko aurrekontua du eta berrikuntza gisa, aholkularitzako, kudeaketa administratiboko eta finantzarioko gastuak hartzen ditu hautagarritzat.
Deialdi honen funtsen ko-finantzatzaileak lirateke Nafarroako Gobernuak hala nola Europar Batasuneko FEDER Funtsa (% 40). Deialdiaren oinarriak gaur argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta horrek esan nahi du eskariak egiteko epea bihar, 2023ko uztailak 21, ostirala, hasi eta datorren astelehenean, 2023ko abuztuaren 21ean amaituko dela. Eskariaren tramitea webgunean egin daiteke Foru Exekutiboaren tramite katalogoan gaitutako fitxa erabiliz.
Aurrekontuaren 12 milioi euro horiek deialdiak barne hartzen dituen hiru modalitatetako proiektuetan banatuta daude, beraz, horietako bakoitza 4 milioi euroko aurrekontuarekin hornituta dago. Lehenengo modalitatea, enpresa batek garatutako banakako proiektuena da; bigarrena, hainbat enpresen arteko kolaborazioarena da eta, hirugarrena, ezagutzaren transferentziarena. Azken modalitate honen baitan, proiektuak enpresa bat edo batzuen arteko lankidetzarekin gauzatu behar dira, Nafarroako I+D+i Berrikuntza Sistemarekin (SINAI) kontatuz.
Deialdi honen helburua da diruz laguntzea I+D jarduerekin lotura zuzena duten gastuak, esaterako langileak, materialak, ekipoen amortizazioa, kanpoko kolaborazioak hala nola bestelako gastuak. Enpresa eta modalitate bakoitzerako laguntza maximoa 200.000 euro da. Horrez gainera, gehieneko diru-laguntza bat finkatu da enpresen arteko kolaborazio proiektuetarako eta ezagutzaren transferentziarako, hain zuzen 500.000 eurokoa.
Laguntza hau eskura dezakete Nafarroan lantegia duten SINAI-ko enpresa edo agente haiek, betiere zentro horretan I+D jarduerak garatzen badituzte.
Nobedadeak
2023ko deialdiak hainbat nobedade dakartza zein, batez ere, arestian aurkeztu izan ez diren pyme-en nahiz bestelako enpresen tramiteak erraztera zuzenduta dauden, betiere haiek trebatuta ez badaude I+D proiektuak garatzeko laguntza hauen tramitazioarekin.
Horretarako, diruz laguntzeko moduko kontsultategiko gastuak sartu dira, 2016. urtetik lehenengo aldiz deialdi honetako banakako proiektuen modalitatera aurkeztekotan diren enpresa haietarako, baita lankidetza edo transferentzia proiektuen koordinatzaileentzat ere. Kontzeptu honi dagokion gehieneko laguntza 1.500 eurokoa da.
Bestalde, proiektuaren administrazio eta finantza kudeaketa gastuaren % 4ra arte diruz lagundu ahal izango da, norbere pertsonalarekin hala nola hirugarrenekin edota modu mistoan garatu izan bada. Gainera, dagozkion proiektuen hedapen gastuetarako 4.000 euro arteko laguntza bat barne hartu da. Amaitzeko, halaber diruz lagundu ahal izango dira auditoretzak jakitera emandako gastuak, edizio honetan onuradun guztiei eskatuko zaizkienak.
Laguntza emateko irizpideen atalean, kategoria bat erantsi da zeinek 10 puntu arte ematea ahalbidetzen duen, baldin eta proiektuaren helburua guneekin, lan-ildoekin, joerekin eta/edo S4aren gai eta trantsizio lehenetsietan identifikatutako nazioarteko lerrokadurarekin bat etortzen bada.
Azkenik, enpresek 3/2004 Legea bete beharko dute, zeinen arabera berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen diren, 2020/852 (EB) Araudiarekin batera, zeinek inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat finkatzen duen.
2022ko deialdia
Iazko I+D proiektuak garatzeko laguntzen deialdiak, finantzatutako 102 proiektu bildu zituen denera. Horietatik, 57 banakakoak izan ziren, 24 lankidetza erakoak eta 21 berriz, ezagutzaren transferentziarenak.