Descárgate la app
Lurralde-kohesioak landa-eremuarekiko konpromisoa berritu du, eta jarraipena eman dio adinekoei eta mendekoei medikazioa behar bezala hartzen laguntzen dien programari
2026ko apirilaren 1a
Lurralde-kohesioak landa-eremuarekiko konpromisoa berritu du, eta jarraipena eman dio adinekoei eta mendekoei medikazioa behar bezala hartzen laguntzen dien programari
Nafarroako Gobernuak 500 pertsonarengana iristea aurreikusten du, atxikitako 21 landa-farmaziaren bidez, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin sinaturiko bigarren hitzarmenari esker
Adinekoen eta mendeko pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea eta gainbehera demografikoa lehengora itzultzea dira Tratamendu Farmakoterapeutikoaren Atxikipena Sistema Pertsonalizatu Dosifikatuen (SPD) bidez Optimizatzeko Programaren bi helburuak. Ekimen hori Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren (COFNA) artean sinaturiko hitzarmenari esker berretsi da. Ekintza honek laguntza eskaintzen die hala eskatutako pertsonei, medikazioa behar bezala har dezaten.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).