2025ko uztailaren 28a

Nafarroako 2.000 ikasle inguruk 2,5 milioi euroko unibertsitate-bekak jaso dituzte

Unibertsitateko Departamentuak ebaluazio- eta jarraipen-prozesu bat jarriko du abian, deialdi honen efikazia eta efizientziarako
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako 1.921 unibertsitateko ikaslek Foru Gobernuaren beka bat jaso dute 2024/2025 ikasturterako, 2.549.642 eurokoa, goi-mailako ikasketak hasi edo jarraitzen laguntzeko. Azken deialdi honetako onuradun guztietatik 1.439k unibertsitate publikoetan ikasten dute, guztira 1,8 milioi euro jasoz, eta 481ek unibertsitate pribatuetan, 748.489 euro ordainduz. Kontzeptuka, graduko eta masterreko unibertsitate-ikasketetako, egoitzako, garraioko, espedienteko, aparteko laguntzetako eta digitalizazioko matrikuletarako eskaerei erantzun zaie. Azken horien helburua da baliabide gutxi dituzten familietako ikasleei mundu digitalerako sarbidea erraztea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).