Descárgate la app
Laguntza-deialdi bat onartu da konpainiako animaliak hartzeko zentroak eraikitzen edo hobetzen dituzten toki-erakundeentzat
2025ko abuztuaren 6a
Laguntza-deialdi bat onartu da konpainiako animaliak hartzeko zentroak eraikitzen edo hobetzen dituzten toki-erakundeentzat
Prozedurak 125.000 euro bideratuko ditu, eta, berrikuntza gisa, azpiegitura horien idazketa teknikorako proiektuak diruz lagunduko ditu
Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentuak deialdi bat onartu du konpainiako animaliak hartzeko zentroak eraikitzen edo zabaltzen dituzten mankomunitateei, udalei eta horien elkarteei diru-laguntzak emateko. Berrikuntza gisa, proiektuen idazketa teknikorako laguntzak emango dira. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak 125.000 euro kudeatuko ditu (beste 100.000 euro ere jarri ahal izango dira), kalean utzitako edo galdutako animalien inguruan legeak ematen dizkien eskumenak betetzen toki-administrazioei laguntzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).