2023ko maiatzaren 12a

Bizikletak konpontzeko eta mantentzeko laguntzak hiru astetan agortu dira

Onartutako 2.043 eskaeretatik, 708 jarduera gauzatu eta justifikatu dira kanpainari atxikitako 32 tailerretako batean

Nafarroako Gobernuak bizikletak konpontzeko eta mantentzeko bultzatu dituen laguntzak hiru astetan agortu dira, guztira 2.137 eskaera jaso baitira; horietatik 2.043 onartu dira, eta gainerakoak saldoa askatzeko zain daude. Onartutako eskabide guztietatik 708 dagoeneko gauzatu dira eta kanpainari atxikitako 32 tailerretako batek justifikatu ditu; gainerakoak gauzatze-fasean daude.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).