2023ko maiatzaren 1a

‘Navarra Shortzinema 2023’ katalogorako film laburrak aurkezteko epea ireki da

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 1etik 31ra bitartekoa izango da, eta helburua da Nafarroako zigilua duten film laburrak sustatzea eta zabaltzea
Deskargatu irudia Irudi galeria

Vianako Printzea Erakundeak - Kulturako Zuzendaritza Nagusiak gaur, maiatzak 1, ireki du epea   `Navarra Shortzinema: film laburren katalogoa´ deialdian izena emateko. Katalogoaren helburua da Nafarroako zuzendarien eta/edo produktoreen film laburrak saritzea, sustatzea eta zabaltzea; hots, deialdi honetan izena emateko epea ixten den egunaren aurreko hamabi hilabetetan egindakoak.