Descárgate la app
Erriberriko Antzerki Jaialdiaren zuzendaritza artistikorako hautagaiak aurkezteko epea zabalik da
2025ko irailaren 24a
Erriberriko Antzerki Jaialdiaren zuzendaritza artistikorako hautagaiak aurkezteko epea zabalik da
Urriaren 10era arte aurkeztu ahal izango dira, eta funtzioen artean, programazioa sortzea, planifikatzea eta burutzea aurkitzen dira
Erriberriko Antzerki Jaialdira joandako publikoa
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Dagokion lizitazioa Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu ondoren, epea ireki da Erriberriko Antzerki Jaialdiaren zuzendaritza artistikorako hautagaitzak aurkezteko. Vianako Printzea Erakundeak – Kultura Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin lankidetzan antolatzen duen programetako bat da. Kontratuaren barruan, besteak beste, jaialdirako programazioa prestatu beharko da, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuaren eta Baluarte Fundazioaren kalitate eta bikaintasun artistikoaren irizpideen arabera.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).