2024ko irailaren 19a

'La Jota, Gizateriaren Ondarea' Cultur Izan programaren tradizioari omenaldia

Elena Leachek, 'Gracia Navarra' jota eskola eta akademiakoak, bi hitzaldi emango ditu jotari buruz
Murchanteko jota taldea
Murchanteko jota taldea  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Tafalla eta Murchante herrietan 'La Jota, Patrimonio de la humanidad' jotari buruzko bi hitzaldi izango dira, 'Gracia Navarra' akademia eta jota-eskolako Elena Leache ikertzailearen eskutik, Cultur Izan 2024aren esparruko arte-adierazpen tradizionalen programaren barruan. Bi hitzaldiek errezitaldia eskainiko dute.

Asteburuko egitaraua irailaren 20an, ostirala, 19:30ean hasiko da Tafallako Kultur Etxean eta irailaren 22an, igandea, 12:00etan Murchanteko Gizarte Etxean jarraituko du.

Perico Armendarizi omenaldia, Tafallan

Irailaren 20an, ostirala, 19:30ean, Tafallako Kultur Etxean Perico Armendariz 'Margain' -i omenaldia egingo zaio. Tafallako 'Hermanas Flamarique' jota eskolak, Carolina Gonzalezen zuzendaritzapean, zuzeneko emanaldia eskainiko du gaiarekin zerikusia duten interpretazioekin.

'Jota eta landa: laborariak'

Beste aldetik, irailaren 22an, igandea, Elena Leachek 'La jota y el campo: labradores y labradoras' hitzaldia eskainiko du Murchanteko Gizarte Etxean. Herriko jota eskolak parte hartuko du, María Herrerak zuzenduta, eta gaia osatzen duten piezak interpretatuko dituzte.