2022ko apirilaren 27a

Nafarroak Estatuko sektore publikoa osatzen duten entitateetako bat hartzeko borondatea adierazi dio Estatuari

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egoitza fisikoak izan daitezkeen lokal eta lurzoruen zerrenda egingo du

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du Estatuari adierazteko Estatuko sektore publikoa osatzen duten entitateetako bat hartzeko borondatea duela, eta, aldi berean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku utzi du erakunde horien egoitza fisikoak izan daitezkeen lokalen eta lurzoruen zerrenda egitea.