2022ko otsailaren 23a

Nafarroak Estatuarekin jarduera protokoloa sinatuko du tokiko energia-komunitateak sustatzeko

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak eta IDAEk zinpetuko dute  

Foru Exekutiboak gaurko bilkuran akordio bat onetsi du zeinaren bidez Estatuarekin ekintzarako protokolo orokorra zinpetuko den Nafarroakon tokiko energia-komunitateak sustatzeko elkarlanean aritzeko. Testua Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDEA) sinatuko dute.

IDAEk energia iturri berriztagarriekin sortzea, energia biltegiratzea eta eskariaren kudeaketa bultzatzeko jarduerak egin nahi ditu, baita energia-eraginkortasunari buruzkoak ere, energia berriztagarrien integrazioa errazteko, hori guztia tokiko energia-komunitateak sustatzeko.

Bestalde, Nafarroako 2030 Energia Planak, 2030erako Energia eta Ingurumen Estrategiaren barruan, ezartzen duen moduan arlo horretako politiken helburua autohornikuntzako tokiko proiektuak eta sare adimendunak sustatzea eta babestea izango da, eta proiektu horietan auzo-erkidegoek eta eskualdeek parte hartzea.

Sinatuko duten protokoloaren arabera, bi aldeek lankidetzan jardungo dute energiaren eta klima-aldaketaren arloko helburu nazionalak betetzen laguntzeko baliabideak aprobetxatzeko.

Foru Komunitatean egingo dituzten jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira, besteak beste: tokiko energia-komunitateak sustatzea; tokiko energia-komunitateen proiektuak sortu eta garatzeko sustapen-jardueren diseinuan parte hartzea; tokiko energia-komunitateak eta haien finantzabide potentzialak garatzeko proiektu pilotuak identifikatzea; eta elkarren intereseko beste edozein jarduera.

Protokolo horrek ez dakar gastu edo konpromiso ekonomikorik ez Nafarroarentzat ez Estatuarentzat.