Descárgate la app
Nafarroak Gizarte Segurantzako afiliazio-zifrak hautsi ditu maiatzean, eta inoizko kontratu mugagabe gehien erregistratu ditu
2022ko ekainaren 2a
Nafarroak Gizarte Segurantzako afiliazio-zifrak hautsi ditu maiatzean, eta inoizko kontratu mugagabe gehien erregistratu ditu
1.364 langabe gutxiago daude, duela urtebete baino % 16,9 gutxiago, eta 7.317 kontratu mugagabe
Enpleguak gora egin du Nafarroan, eta lan-merkatuan sartzen diren pertsonentzako baldintzak egonkortu egin dira. Horrela ondorioztatzen da maiatzean Nafarroan erregistratutako langabeziaren eta Gizarte Segurantzako afiliazioen zifretatik: 1.364 pertsona gutxiago langabezian; errekor historikoa Gizarte Segurantzako afiliatuen artean, 300.803; eta baita kontratu mugagabeen kopuru handiena ere, erregistratuta daudenetik, 7.317, kontratazio osoaren % 26.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).