Descárgate la app
Nafarroako irakasleek egonaldiak egingo dituzte Finlandian eta Holandan
2019ko apirilaren 1a
Nafarroako irakasleek egonaldiak egingo dituzte Finlandian eta Holandan
Apirila iritsi da, eta bi irakasle-talde Holandan eta Finlandian egongo dira, herrialde horietan proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan erabiltzen diren metodologietan formatze aldera.
Holandan egongo den taldea Iruñetik irten zen pasa den ostiralean, martxoaren 29an, eta ostiral honetan, apirilaren 5ean itzuliko da. Astebete igaroko dute Utrecht-en hainbat egoitza dituen Lanbide Heziketako zentro batean; hain zuzen ere, profil profesional ezberdineko 25.000 ikasle baino gehiago biltzen dituzte. Holandako Roc Midden Nederland zentrora irakasle hauek joan dira: Pedro Lázaro Viloche, Kualifikazioen Ataleko aholkularia; Ainara Mendía Baraibar, Kimuako dinamizatzailea; Maite Ariztegi Etxepeteleku, Kimuako dinamizatzailea eta Elizondo LHIko zuzendaria; Luis Orus Marca, Energia Berriztagarrien Goi Eskolako zuzendaria; Raquel Delgado Senosiáin, Kimuako koordinatzailea; Pedro José Flamarique Casanova, Kimuako dinamizatzailea eta Tafalla LHIko zuzendaria; Camino Zabaleta Jurio, Kimuako koordinatzailea; eta José Angel Cervera Lecumberri, Kimuako koordinatzailea.
Helburua da metodologia aktiboetan formatzea, LHko ikastetxeetan garapen eta berrikuntza metodologikoa jorratzeko Nafarroan ezartzen ari den “Kimua” programaren barnean, metodologia-mota horietako koordinatzaileen eta dinamizatzaileen irudiak sortu baitira. Hortaz, egonaldian zehar, berrikuntza metodologikoaren arloko esperientziak trukatuko dituzte, eta hezkuntza-maila bakoitzean garatzen diren proposamen metodologikoak, ikastetxeen antolamendua eta hezkuntza-eskaintzak aztertu, beste batzuen artean. Azken helburua izango da esperientzia horiek Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetara eramatea.
Beste irakasle-taldea Finlandiara joango da datorren astelehenean, apirilaren 8an, eta astebetez egongo da Saimaa Vocational College Sampo ikastetxean. LHko zentroak espezialista profesional ugari biltzen ditu, eta 4.000 ikasletik gora ditu. 2018. urtean, Lankidetza Hitzarmena (NAVE2) sinatu zuten Módenan (Italia) Finlandiako erakundeak, ROC Midden Nederland-ek, Consozio Profesionalli the Sassuolok eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, berrikuntzan lan egiteko eta ikasleen eta irakasleen mugikortasuna sustatzeko. Hain zuzen ere, akordio horren ondorioz, dagoeneko lau ikasle egon dira Finlandian, eta irakasleen egonaldiak antolatuko dira bi taldetan: bat Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza-arloan aritzeko eta bestea lanbide-mailako irakaskuntza eta orientazioko metodologietarako.
Herrialde horretara joango dira ondorengo irakasleak: María Company, Kimuako dinamizatzailea; Rosa María Caballero Domínguez, Kualifikazio Profesionalen negoziatuaren burua; Mª Elena Pueyo Mayayo, Kimuako dinamizatzailea; María Olga Aguirre Santolaya, Kimuako koordinatzailea; Mª Carmen Gonzaga Vélez, Kimuako koordinatzailea; Olga Lucio Malmonge, Kimuako dinamizatzailea; Gemma Ruiz De Larramendi, Kimuako dinamizatzailea; eta Sonia García Cifuentes, Kualifikazio Profesionalen Ataleko aholkularia.