Descárgate la app
Nafarroako Foru Ogasunak webgunea berritu du, izapideetarako sarbidea errazteko
2022ko martxoaren 28a
Nafarroako Foru Ogasunak webgunea berritu du, izapideetarako sarbidea errazteko
Nafarroako Foru Ogasunak webgunea berritu du, erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuetarako sarbidea hobetzeko eta zerga-betebeharrak betetzea errazteko. Astelehen honetan argitaratutako orrialde berriak zergen araberako edukiak antolatzen ditu, eta laguntzaile birtual bat du zergaduna izapide orokorrenetaraino gidatzeko.
Web honetara Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es. zerbitzu eta izapideen atariaren baitan dagoen hacienda.navarra.es helbidetik sartzen da eta. Web orri honen lehenengo bertsioa da; eboluzionatzen joango da oraindik aurreko orrian dauden gainerako edukiak lekualdatuz, oraingoz haiekin uztartuta baitago.
Egiturak Ogasuneko zerbitzuak eta izapideak lehenesten dituen filosofia berri bati erantzuten dio. Asmoa da klik pare batekin zergadunek eske handieneko zerbitzuak eskuratu ahal izatea, abantaila erantsia izanik orrialde berriak behar bezala ikus daitezkeela gailu mugikorretan. Bideo honetan xehetasun guztien azalpenak datoz.
Goiburuan, zerbitzu eta izapide bilatuenak nabarmentzen dira, eta nobedadeen bloke baten ondoren, horiek guztiak eskura daude zergen eta kudeaketa eremu garrantzitsuen arabera, kasu: Atxikipenak, Diru-bilketa eta Lurralde Ondarea.
Segidan datoz araudiaren bilduma osoa, ohiko kontsultak, laguntza-programak eta inprimaki-sortzailea eta orria ixten da kontaktuarekin edota Nafarroako Foru Ogasunarekin lotutako beste eduki batzuekin, hau da, informazio instituzionala, Hitzarmen Ekonomikoa eta laguntza material ezberdinak.
Beheko eskuinaldean kokatzen da zergadunaren arretarako laguntzaile birtual bat, eta galderak eginez erabiltzaileak gidatzen ditu behar dituzten izapide eta zerbitzu orokorretara.
Sortu dira, gainera, zerga mota bakoitzerako orrialdeak edota zerga edota atal bakoitzarekin lotutako izapide eta informazio guztiak bere baitan dituzten beste kudeaketa eremu batzuk. Orri hauek atariaren egitura berdina errepikatzen dute eta dagozkion zergen edo arloen arabera sailkatu dituen edukiak eskura jartzen dituzte.
Webgunea Nafarroako Foru Ogasuneko eta Komunikazio Zerbitzuetako langile ezberdinek navarra.es orriaren edukien hobekuntza esparruan eginiko baterako lanaren emaitza da, eta bere helburua da herritarrei eta enpresei Internet bidez Administrazioarekiko izapideak erraztea, bulego batera joateko beharrik gabe.