Descárgate la app
Nafarroak energiaren azken kontsumoa % 10 murriztu du 2020an
2021ko abenduaren 27a
Nafarroak energiaren azken kontsumoa % 10 murriztu du 2020an
Navarra ha reducido el consumo de energía final un 10% en 2020, en comparación con los datos registrados un año antes. Esta cifra se desprende del Balance Energético de Navarra 2020, presentado hoy por el consejero de Desarrollo Económico y Empresarial, Mikel Irujo, y el director del Servicio de Transición Energética, Martin Ibarra.
Nafarroak %10 murriztu du azken energia-kontsumoa 2020an, urtebete lehenago erregistratutako datuekin alderatuta. Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak eta Martin Ibarra Trantsizio Energetikoko Zerbitzuko zuzendariak gaur aurkeztu duten 2020ko Nafarroako Balantze Energetikoaren emaitza da kopuru hori.
Zehazki, 2020an Nafarroan guztira kontsumitu ziren petrolioaren baliokideak diren (ptb-ak) 1.765.932 tona; horrek % 10eko murrizketa bat suposatzen du aurreko urtearekiko. Kontuan hartzen badugu per capita energiaren kontsumoa, Nafarroako biztanle bakoitzak 2,67 ptb kontsumitu ditu. Zifra honek % 10,53ko jaitsiera suposatzen du aurreko urtearekiko. Azkenik, esan behar da BPG-ren araberako energiaren kontsumoa aurten 88,68 ptb-tan finkatu dela, 2019arekin alderatuta % 2,2 murriztu delarik.
Jarduera ekonomikoaren geldialdia, pandemiak derrigortua, mugen itxiera, hala nola horrek ekarri duen pixkanakako eta mailakako itzulera islatuta geratzen da energiaren kontsumoan.
Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak aipatu du bere aurkezpenean “energia-estrategiak diseinatzeko bidea ematen duen energiaren trantsizio bat gauzatu ahal izateko funtsezkoa dela energiaren banaketa eta erabilera berria izatea”. Irujok, bere aldetik, nabarmendu du balantze honen aurkezpena dela “gardentasunerako jarduketa bat, herritarrak ahalduntzen dituena, datu horiek ezagutzeari esker”.
Balantze honen datu aipagarrienetako bat da Nafarroan energia berriztagarria areagotu izana. 2020an iturri hauekin sortutako elektrizitatea % 53koa izan den bitartean, 2019an sortutako elektrizitate guztiak % 47a ordezkatzen du. Irujoren esanetan “Bide onetik goaz, 20/20/20 helburuak betetzen ari dira, baina badago zer eginik oraindik. 2030rako helburuak dira, besteren artean, gutxienez energia guztiaren % 40a sortzea iturri berriztagarrien bidez. 2020an % 23,7raino heldu ginen. Egungo eredua eutsiezina da. Erronkaren xedea 2030ko helburu itzelak bete ahal izatean eta planeta salbatzean datza.”.
“Orainaldian dugun sistema energetikoa zikina, ez eraginkorra eta garestia da”, azpimarratu du kontseilariak, oroitaraziz “S4 berriak ikuspegi bat dakarrela 2030 Nafarroara begira, Europako eskualde erreferente bezala ekonomia jasangarri, digital eta lurraldearekin edota pertsonekin konpromisoa xede dituen trantsizio baten izenean. Lehen aldiz, teknologia eta etekin ekonomikoa uztartzen ari dira trantsizio energetikoa burutu ahal izateko iturri berriztagarri eta garbien arabera. Trantsizioa oinarrituko da honako hiru zutabetan: eraginkortasun energetikoan (energia onena da kontsumitzen ez dena), auto-kontsumoan eta energia-iturri berriztagarri gehiagoren sorreran, parke berriztagarrien hedapena dela medio. Espezializazio adimentsuaren estrategiak izurri ondoko ekonomiarekin egokitu ahal izateko erremintak dira, enpresen egokitzapena erraztea edota eszenatoki berri honetan bistaratutako zeharkako aukerak aprobetxatzea bilatzen dutenak. Horrela, helburu dute ekarpena egitea Europa 2050ean klimaren arloan neutroa den lehenengo kontinentea izateko”.
Datu hauek guztiak kontsultatu ahal dira trantsizio energetikoaren atarian, zein eskura jarriko den bihartik aurrera. Webgune honetan daude halaber beste urte batzuetako adierazleak, beraz, aldi ezberdinen alderaketak egin ahal dira.
Sektoreen araberako kontsumoa
Sektore energetikoa zeinetan gehien jaitsi den energiaren kontsumoa garraioa izan da, aurreko urteari dagokionez % 21 gutxiago kontsumitu duelako, horren arrazoia izanik pandemiak eta mugak ixteak eragin duten geldialdi ekonomikoa. Derrigorrezko geldialdi honek halaber eragin du industria sektorean gertatutako % 6ko jaitsierarako.
Halaber jaitsi den sektore energetikoetako azkena administrazioari eta zerbitzu publikoei dagokie, zeinek % 12 gutxiago kontsumitu duten. Arrazoiak topatzen ditugu pandemiak eragindako telelanaren ezarpenean eta auto-kontsumoa zein eraginkortasun energetikoa bultzatzeko erakunde publikoetatik garatzen diren ekintzetan.
Etxeko kontsumoa, saltokiak eta zerbitzuak uztartzen dituen sektorearen harira, aurreko urtean bezalako kontsumoa egin da. Honen gaineko azalpena topatzen dugu saltokiak eta zerbitzuen sektoreko atal bat itxi izanak konpentsatu izatean gure etxean konfinamenduan zehar egin dugun kontsumoa handiena. Sektore honen baitan adierazgarria da biomasan gertatu den % 19ko hedadura, agerian geratuz abian dela gas eta gasolio galdarak material honetara egiten ari diren aldaketa prozesua, nabarmenki jasangarriagoa delako.
Amaitzeko, nekazaritzaren sektorea da bere kontsumoan gorakada izan duen bakarra, zehazki % 12 hedatuz 2019arekin alderatuz. Areagotze honen arrazoi nagusia da konfinamenduko itxieren eraginik jasan ez izana. Eta sektoreetako bat da trantsizio energetikoaren arloan jarduketa gutxien garatzen ari dena.
Ordezkagarritasunari dagokionez, gehien kontsumitu duena izan da industriala (% 37,80), jarraian garraioarena (% 34,38), eta etxeko, saltokiko eta zerbitzuen sektorea (% 18,60). Gutxien kontsumitu dutenak izan dira nekazaritza (% 6,78) eta administrazioa eta zerbitzu publikoak (% 2,44).
2020an halaber nabarmena gertatu da auto-kontsumoaren Nafarroako eguzki instalazio fotovoltaikoen arloan atzemandako hazkundea. Zehazki instalatutako 11,4MW-ko potentzia batetik 24,6 MW-ko beste batera heldu gara.
Kontsumo energetikoaren jaitsiera Nafarroako Administrazioan
Nafarroako Administrazio Publikoaren kontsumo energetikoa aurten % 13,69 jaitsi da. Kontsumo honek suposatu duen kostua 8.202.824,74 eurokoa izan da, eta horrek suposatzen du 9,09ko jaitsiera 2019ari dagokionez, 820.239,93 euro gutxiagoren arabera.
Aurten administrazioaren baitan eraginkortasun energetikoa hobetzeko 764.642 euroko inbertsio bat egin da. Diru-bilketa handiena lortu duten departamentuak dira Osasuna (260.132 euro), Hezkuntza (169.843 euro) edota Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoa eta Barneko Departamentua (168.705 euro).
Inbertsio mota hauek bistaratzen dute Nafarroako Gobernuak mundu jasangarri baten alde hartutako konpromisoa, baina, halaber, herritarren mesederako dira, ekonomia aurreztea suposatzen dielako. Kalkuluen arabera, inbertsioa 4,5 urte iragaitean berreskuratu ahal da eta inbertsio mota hauek dakarten duten urteko aurrezkia 79.017 eurokoa da.
Nafarroako Administrazio Publikoaren informazio energetiko guztia kontsultatu ahal da SIE plataforman. Bertan ikusgai dago, denbora errealean, Nafarroako Gobernuaren kontsumo energetikoaren eboluzioari buruzko informazioa.
Eraginkortasun energetikorako laguntzak
Enpresek eta herritarrek energiaren kostuak murrizteko aukera izan ditzaten, Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuak hainbat laguntza-lerro dakartza, guztira 30 milioi euro inguruko ekarpena suposatzen dutenak.
Lerro garrantzitsuenen artean daude energia berriztagarriaren iturriekin kontatu ahal duten auto-kontsumorako eta biltegi erabilerako instalaziotarako laguntzak, edota egoitza-sektorean eginiko sistema termiko berriztagarrien ezarpena, 12 milioi eurorekin kontatzen duena.
Departamentuak halaber laguntzak ematen ditu pymeek eta industria sektoreko enpresa handiek eraginkortasun energetikoaren jarduketak burutu ahal izateko, 10,68 milioi eurorekin kontatuz. Halaber toki entitateek eska ditzakete laguntzak eta diru-laguntzak toki erakundetan eraginkortasun energetikoa sustatu, energia berriztagarriak inplementatu eta mugikortasun elektrikoa sustatzeko, aurrekontu hori milioi bat eurokoa izanik.
Laguntza-lerro hauei erantsiko zaizkie kenkari fiskalak eta ibilgailu elektrikoen eta birkarga guneen instalazioa bultzatzen dituzten bestelako neurri ezberdinak, esaterako MOVES Plana.