Descárgate la app
Nafarroak 176 milioi inbertituko ditu Belate eta Almandozeko tuneletan
2022ko apirilaren 11a
Nafarroak 176 milioi inbertituko ditu Belate eta Almandozeko tuneletan
Maria Chivite, Nafarroako Lehendakaria, buru izan da gaur Bertizen tokiko entitateekin Gobernuak egindako Elkarrizketa Konferentziaren seigarren topaketan. Bertan foru Gobernuak zonaldeko garapenarekin duen konpromisoa agertu du. Egiten ari diren jarduera nagusienen artean, Belate eta Almandozeko tunelak bikoizteko proiektura bideratuko diren 176 milioiak nabarmendu ditu.
Ekitaldian, Baztan, Malerreka eta Bortziriak eskualdetan garatzeko bidean diren jarduketa nagusiak errepasatu ditu; horien artean halaber aipatu ditu N-121-A errepidean Oronoz-Sunbilla eta Sunbilla-Endarlatsa tarteak 2+1 bidea izateko lanak, Baztango LH berrantolatzeko Oronozko LHko ikastetxe berria, eremuko osasun zentroetan laster egingo den zazpi mediku berriren ezarpena eta Beran alokairuko 8 BOEren sustapena, beste ekintzen artean.
Topaketa Bertizko Jaurerriaren Leinu-Etxean ospatu da, eta partaide izan dira halaber Jose Mª Aierdi bigarren lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria eta eremuko udal ordezkariak.
176 milioi Belate eta Almandozeko tuneletarako
Bere mintzaldian, Lehendakariak aipatu du Nafarroako Gobernuaren apustua errepide sarea berritzearen alde Foru Komunitateko lurralde kohesioan edota garapen ekonomikoan aurrera egiteko helburua duen zerbitzu publiko gisa.
Apustu honekin batera, foru Exekutiboa Baztan-Bidasoa eskualdean Belate eta Almandoz tunelen bikoizketa proiektua sustatzen ari da, alegia Nafarroak azken hamarkadetan bere gain hartu duen errepide arloko jarduketa publiko gorenena izan litekeena, N-121-A errepidea 2+1 bidea bihurtzearenaz gain.
2019ko urrian Nafarroako Gobernuak erabaki zuen tunel hauek bikoiztea, alde batetik, segurtasuna hedatzeko, eta beste batetik Errepideen Europaz Gaindiko Sarean tuneletako segurtasun baldintzen gutxieneko neurrietarako 2004/54/CE Zuzendaritza betetze aldera.
Ildo horretatik, Chivitek azpimarratu du Belate eta Almandoz tunelen bikoizketa proiektua, zeinetan aurreikusten duen, azkenik, 176 milioi euroko inbertsio bat hurrengo urtetarako: 90,4 Belateko tunel berrirako, 19,5 tunel arteko tarterako, 43,3 Almandozeko tunelerako eta beste 22,6 milioi dauden tunelak gaurkotze aldera.
Eta Belateko tunel berriak bost larrialdi galeriarekin kontatuko du 500 metroz behin, egungo tunelarekin konektatuak. Erdiko galeriak larrialdiko ibilgailuen pasabidea ahalbidetuko du eta beste laurak oinezkoentzat izango dira ibilgailu arinentzako sarbidearekin. Eta Almandozeko tunelak gaur egungoak baino 160 metro gehiagoko luzera izango du, larrialdiko bi galeriarekin kontatuz.
Era berean, Lehendakariak aipatu du foru Exekutiboak N‑121-A errepidea 2+1 bidean eraldatzeko lanekin aurrera jarraitzen duela. Oronoz eta Sunbilla artean dagoen tartean aurten Estatuko Aurrekontu Orokorretatik datozen 13 milioi euro inbertitzea aurreikusi da. Gogoan izan Nafarroak Estatuaren aldetik bide horren aldaketa integralera begira guztira 40 milioi euro jasotzen dituela.
Laugarren tarte honetako lanak 2021aren amaieran jarri zien abian eta antza denez 2023aren erdialdean amaituko omen dira. Ahalbidetuko dute hirugarren errai bat aurreratzeko gaitzea beste zirkulazio noranzkotik bananduta, baliatuz segurtasun barrera bat aurrez aurreko edo alboko talkak saiheste aldera, zeren N-121-A errepideko istripuetarako arrazoi kaltegarriena izan ohi da. Ondorioz, bi errotonda berri eraikiko dira, bat Oronozen eta bestea Donezteben, hala nola hegoaldeko sarbide berri bat Sunbillara, biribilgune txikiago batekin eta N-121-A errepiderako goi-pasagune batekin.
Bestalde, gogorarazten da Lurralde Kohesioko Departamentuak erabaki duela hobekuntza garrantzitsuak egitea N-121-A errepidearen bosgarren eta azken tartean, Sunbillatik Endarlatsaraino; hori lortzeko aurreikusten da tarte honetako inbertsioa 30 milioi euro baino gehiagokoa izatea, hasiera batean aurreikusitako 15 milioiren aldean.
LHko zentro berri baten sorrera Oronozen
Hezkuntza arloan, Lehendakariak azpimarratu du Baztango LH berrantolatzeko beharra, zein gaur egun banatuta dagoen Berako Toki Ona BHI eta Elizondoko CIP artean. Eta Nafarroako Gobernuak 22 milioi euro bideratuko ditu Oronozen kokatutako zentro bakar baten eraikuntzara, asmoa izanik “heziketa eskaintzan planifikazioa hobetzea eremuko beharrak kontuan hartuta”.
Chiviteren esanetan zentro honen lizitazioa, “gaur egun Nafarroan abian jarri den hezkuntza azpiegituretan eginiko inbertsio handienetako bat da”; hilabete honen amaierarako aurreikusita dago. Eskainiko ditu zazpi lanbide familia eta hamabi heziketa ziklo, zeinek Lanbide Heziketako etapa guztiak barne hartzen dituzten.
Zazpi mediku berriren ezarpena
Osasunaren harira, Chivitek iragarri du zazpi mediku berriren ezarpena eremu honetako osasun zentroetan: lehen arretarako lau mediku, landa-eremuan izan litezkeen larrialdietarako bi mediku edota pediatra bat Elizondorako eta horrek “osasun arreta hobeagoa suposatzen du, plantilletan egonkortasun handiagoa egotean”.
Era berean, Lehendakariak aipatu du Nafarroako iparraldeko osasun zentroen ebazpenerako gaitasuna eta horrela alferrikako tokialdatzeak saihesteko duen eragina. Adierazi du osasun zentro hauetan gero eta ekografia eta kirurgia txiki gehiago egiten direla; aipatu ditu Doneztebeko osasun zentroko erretinografien eta erradiografien zerbitzua, Lesakako errehabilitazioarena, eta erizaintzarako heziketa programa Elizondoko denboraren araberako larrialdien arretarako, besteren artean.
8 BOE Beran, eremuko alokairuko lehenengo sustapen publikoa
Azpiegituren harira, hizpide izan ditu eremu naturalak hala nola bide berdeak biziberritzeko proiektuak, zehazki Bidasoaren Bide Berdea, Leurtzako urtegiak eta Zugarramurdiko leize-zuloak; horietan banatu dira 100.000 euro jarduketa txikietan; erantsi zaizkie 300.000 euro eraikuntza historikoen birgaikuntzetan, adibidez Elizatea, Igantzi, edota Ostatua, Amaiurren, olgetan edo turismorako erabilera emateko.
Etxebizitzaren arloan, aipatu ditu Berako Social Housing-en sustapen bat, 8 BOEren eraikuntzarako, 2,1 milioiko inbertsio batekin, “alokairuko lehenengo sustapen publikoa ibar honetan”. Aipatu du beste batzuk abian jartzeko asmoa dagoela, adibidez Iruritan 15 BOE eraikitzeko balizko sustapen batekin.