2018ko urriaren 9a

Mila ikaslek baino gehiagok parte hartuko du Sarean Euskaraz IKT jardunaldietan

Jardunaldiak azaroaren 6an eta 7an egingo dira, Baluarten, eta Wikipedian artikuluak sortzeko ikastaro bat barne hartuko dute
Cartel de las Jornadas.
Cartel de las Jornadas.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Azaroaren 6an eta 7an, Iruñeko Baluarte Batzar Jauregia Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berrien gune garrantzitsua izango da, bertan egingo baitira Nafarroako Gobernuak IKTen eremuan eta kultura digitalean euskararen erabilera sustatzeko xedez Euskarabidearekin antolatu dituen jardunaldiak Sarean Euskaraz. Aurten, nobedade moduan, Wikipedian artikuluak sortzeko ikastaroa emango da, eta hitzaldi irekiak emango dira, nahi duenarentzat, arratsaldeko ordutegian.

Goizeko saioak DBHko 4. mailako eta D ereduko Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta daude. Ikasleek eurek egindako Wikipedia artikuluak igoko dituzte sarera, entziklopedia digital ezagunean editatzeko prestakuntza jaso ostean. Halaber, IKTekin lotutako hitzaldi eta tailer irekiak emango dira.

Jardunaldietan, 13 ikastetxetako 1.000 pertsona inskribatu dira dagoeneko. Arratsaldeko saioetara edonor bertara daiteke.

Wiker izateko ikastaroak

Urrian, aurretiazko prestakuntza emango zaie Nafarroako DBHko 4. mailako eta D ereduko Batxilergoko 1. mailako ikasleei. Wikipedian Nafarroarekin zerikusia duten euskarazko artikuluak sortzea edo hobetzea lortu nahi da. Ikastaro horietan 8 ikastetxetako 400 ikasle inskribatu dira.

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko kideek emango dute prestakuntza, ikastetxean bertan. Gero, artikulurik onenek saria jasoko dute.

470 izen-emate 2017an

2017ko abenduaren 1ean, Nafarroako Gobernuak Euskararen Nazioarteko Egunean Euskara Sarera jardunaldia antolatu zuen, Baluarten bertan, gai berdinaren inguruan.

14 eta 18 urte bitarteko 480 ikaslek nabigatzaileak eta mugikorrak euskaraz konfiguratzen eta sareko pribatutasuna zaintzen ikasi zuten, eta euskarazko Wikipedia zein Ahotsak.eus ezagutu zituzten, baita musika sortzeko, nahasteko eta zabaltzeko aplikazioak, 3D inprimagailuen erabilpena eta errealitate birtuala ere.