2022ko otsailaren 17a

Nafarroako ospitale publikoek seinaleak berritu dituzte, kerik gabeko guneak direla gogorarazteko

Osasun Publikoa, Nafarroako Unibertsitate Ospitalea , García Orcoyen eta Reina Sofíak ingurune horietan zigarroak eta tabakoarekin lotutako produktuak saihestera animatzen dute
Nafarroako osasun etxe eta erietxe nagusietako kerik gabeko guneen 
seinaleak.
Nafarroako osasun etxe eta erietxe nagusietako kerik gabeko guneen seinaleak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (NOPLOI), ospitaleak eta sare publikoko beste osasun-zentro batzuk lankidetzan aritu dira, ospitaleetan erretzeko debekuaren inguruko seinaleak berritzeko.

Nafarroako Unibertsitate Ospitaleak (NUO), Vianako Printzea kontsulten zentroak eta Iruñako Doctor San Martin osasun zentroak; Elkanoko Ubarmin Klinikak; Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitaleak; eta Tuterako Reina Sofía Ospitaleak batez beste 200 seinale berrirekin kontatzen dute, aditzera emaneko esparru hauek kerik gabeko eremuak direla eta bertan debekatuta dagoela zigarroak eta antzeko bestelako produktuak kontsumitzea, esaterako zigarro elektronikoak.

Horrela, helburu orokorra da herritarrak ospitaleko atetan tabakoaren kontsumoa ekidite aldera kontzientziatzea, errespeta ditzaten ez bakarrik eraikinak bere horretan, baizik eta halaber bere ingurunea, kerik gabeko esparru modura, estatu araudien arabera. Gainera, seinale berri hauek barne hartzen dituzte, Osasun Ministerioarekin eta ‘¿Malos humos? No, gracias’ egungo bere kanpainaren harira, tabakoaren produktuak (zigarroak,  tabako txikitua edo tabako berotua) eta horiekin lotutako produktuak (zigarro elektronikoak eta erretzeko belarra).

NOPLOI-ek eta dagozkion ospitale esparruek sustatutako jarduketa honek kontatu du Navarrabiomed ikerketa biomedikorako zentroaren, Foru Poliziaren edo jadanik antzeko  seinaleak dituen Nafarroako Unibertsitatea Klinikaren (NUK) kolaborazioarekin.

Seinale berriak ospitale esparruetako sarbidetan daude, atetan eta eskaileretan, hala nola osasun-esparru horietako beste hainbat eremuetan, trafiko seinaleztapenarekiko antzeko formatua dela medio, atentzioa emanez oinezko, langile eta gaixoen senitartekoei eremu osoan erretzea debekatuta dagoenaz ohartarazteko.

Kerik gabeko eremuen errefortzu bat

Tabakoaren arriskuez kontzientziatzea, erretzaileentzat hala nola bere ingurunearentzat, 2022 honetarako NOPLOI-ren jarduketa lerroetako bat da. Tabakoaren ingurunean kea hartzeak morbilitate eta hilkortasun karga garrantzitsu bat sorrarazten du herritarrentzat, ahaztu gabe haurrak eta haurdun daudenak arrisku berezia duten taldeen artean daudela.

Minbiziaren Aurkako Kode Europarraren arabera, pertsona bakoitzak gaixotasun honen prebentziorako ekarpena egite aldera har ditzakeen neurrien artean, tabakoarekin lotura duten bi daude: alde batetik, ez erretzea eta antzerako beste produktu mota bakar bat ere ez kontsumitzea eta, bestetik, bere etxea kerik gabeko esparrua bihurtzea, eta amaitzeko eremu publikoetan eta lantegian tabakoaren aurkako politikak bultzatzea. Ospitaletako zentroetan tabakoaren aurkako seinaleen errefortzu hori egiteko aukera, beraz, badago.

Helburua, pertsona erretzaileen jaitsiera mantentzea

Tabakoak lesioak eragiten ditu biriketan hala nola immunitate-sisteman; erretzaileak zaurgarriagoak dira arnasa infekzioak jasateko orduan. Adibide modura, erretzaileek koronabirusaren sintoma larriak jasateko arrisku maila handiago izan lezakete tabakoa kontsumitzen ez dutenek baino.

Gainera, ekidin daitezkeen hainbat minbizi mota, esaterako birikak, pankreak, laringea edo gernu-maskuria, heriotza goiztarraren arrazoi garrantzitsu bat izan ohi dira (alegia, 75 urte baino lehenago). Nafarroan, Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ospatzearen ondorioz duela gutxi argitaratutako minbiziaren eta hilkortasunaren Erregistroko datuen arabera, 2020. urtean 75 urtetik beherako 202 gizon-emakume hil ziren. Hamar kasutik zortzietan, minbizi mota honen arrazoia tabakoaren kontsumoa izan ohi da.

Foru Komunitateko azterketek beherazko joera adierazten dute tabakoaren kontsumoan  2001etik. Azkeneko 2019-2020 urtetako Osasunaren Europako Galdeketak agerian jarri zuen Foru Komunitatean, 14 urtetik gorako biztanleriaren % 18,2ak egunero erre izaten duela. Zifra hau txikiagoa da azterketaren 2016-2017 aurreko edizioaren aldean, zeinek % 20,4ko prebalentzia islatu zuen. Zifra biak Espainian erregistratutako batez bestekoen azpitik egon arren (% 19,8 eta % 22,1, hurrenez hurren), herrialde europar ezberdinetan erregistratutakoen gainetik daude.

Bestalde, azken urteotan merkatuan kontsumo mota berriak agertu dira; eskura dauden azterketen arabera, halaber osasun arriskuak eragin ahal dituzte epe laburrean eta bidea eman lezakete nikotina eta tabakoarekiko adikziorako. Beraz, tabakismoaren aurkako neurriak mantentzeaz gainera, funtsezkoa da tabakoarekin lotutako produktuen arrisku ezberdinez kontzientziatzea, gazteriak eta ez erretzaileak bere erabilera hedatu ez dadin ohartarazte aldera.