Descárgate la app
Abenduan Bizitzeko Gutxieneko Errentan izan den atzerapenarengatik kaltetutako pertsonek kopuru berdineko laguntza eska dezakete Gizarte Zerbitzuetan
2022ko urtarrilaren 3a
Abenduan Bizitzeko Gutxieneko Errentan izan den atzerapenarengatik kaltetutako pertsonek kopuru berdineko laguntza eska dezakete Gizarte Zerbitzuetan
Nafarroako Gobernuak larrialdiko laguntza bat eman du Bizitzeko Gutxieneko Errentaren zenbatekoa zehazturik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak abenduko prestazio horren ordainketan atzerapena izan duten pertsonentzat.
Duela egun batzuk jakitera eman genuenez, foru administrazioaren eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren artean urteko eguneratze prozesuan akats tekniko bat gertatzeagatik, prestazio honen etenaldia jasan zuten 2.165 familia nafarrek.
Akatsa berehala identifikatu eta konpondu ahal izan zen eta prestazioaren ordainketa berriro indarrean jarriko da 2022ko urtarrilean eta une horretan, familiek ordaintzeke dauden kopuruak jasoko dituzte.
BGDS jasotzen duten pertsonak jasaten ari diren zaurgarritasun egoera berezia dela eta, Gizarte Eskubideen Departamentutik transferitu egingo dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Toki Entitate titularretara zenbateko batzuk, ahalbidetuko dietenak larrialdiko laguntzak ematea abenduan ordaindu gabeko BDGS horren kontzeptuan, egoera horiek arintze aldera. Hori guztia Ekonomia eta Ogasuna Departamentuarekin koordinatuta garatzen ari da.
Laguntza hori eskatzeko eskubidea duten familiak bere Oinarrizko Gizarte Zerbitzura zuzendu beharko dira.
Nafarroako Gobernua penatuta dago zirkunstantzia honekin, lehenengo aldia da informazio fiskala trukatzen dela foru administrazioa eta INSS artean, eta jabe da prestazioaren ordainketan atzerapen honek familien egoeran eragin ahal izan duen kalteaz.
Iragarri zuen bezala, orain arte erabilitako prozedura telematikoak zuzentzea da lehentasuna gure Komunitateko familia zaurgarrienentzako kalte larria dakarren antzeko egoerarik errepikatu ez dadin.
Carmen Maeztu Eskubide Sozialen Aholkulariak eskertza adierazi die INSS-eko langileei, Ogasuna eta Eskubide Sozialen Departamentukoei, akatsa zuzentzea lortzeko eta BDGS ordainketa ahalik eta eperik laburrenean leheneratzeko egin duten esfortzuarengatik. Aipu berezia helerazi die Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei, izan ere, lehen lerroan, familia ugarirentzat horren premiazkoak diren laguntza hauek kudeatu beharko dituzte; eta zerbitzu hauetako bat emakidak aurreratzen ari da, konpromiso zibikoa eta zerbitzu publikoaren aldekoa adierazi nahian.