Descárgate la app
Landa Garapena eta Ingurumena nekazaritzako erakunde profesionalekin bildu da, Elikagaien Kateari buruzko Legea betetzeko sailak abian dituen jardueren berri emateko
2022ko otsailaren 25a
Landa Garapena eta Ingurumena nekazaritzako erakunde profesionalekin bildu da, Elikagaien Kateari buruzko Legea betetzeko sailak abian dituen jardueren berri emateko
Landa Garapeneko zuzendari nagusi Fernando Santafé, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna (UAGN), Euskal Herriko Nekazarien Elkartea (EHNE), AN, UCAN eta ALINAReko ordezkariekin bildu zen atzo, departamentua Elikagaien Kateari buruzko Legea betetzeko egiten ari den jardueren berri emateko. Ildo horretan, sektoreko ordezkariei jakinarazi zitzaien, legearen kontrolerako Aholku Batzordean eta Betearazpeneko Agintaritzen Lankidetza Batzordean parte hartu zuela. Horien bidez, Nafarroak indartu egiten du Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziarekin (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren mendekoa) duen partaidetza, ikuskapenak eta zehapen-prozedurak arintze aldera.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.