Descárgate la app
Ospitale Unibertsitarioko Nutrizio Klinikoko Atalak ISO 9001:2015 nazioarteko ziurtagiria berritu du
2021ko abenduaren 13a
Ospitale Unibertsitarioko Nutrizio Klinikoko Atalak ISO 9001:2015 nazioarteko ziurtagiria berritu du
AENORek atal honetako kalitatea kudeatzeko sistema ziurtatzen du, 2018an lortu zuen lehena izan zen O-NOZa
Isabel Escuer Núñez (FEA Nutrizio Klinikoko Atala), Ana Hernández Moreno (FEA Nutrizio Klinikoko Atala), Ana Zugasti Murillo (Nutrizio Klinikoko Ataleko burua), Emilio Flamarique Leoz (Nafarroako AENOR ordezkaria), Estrella Petrina Jáuregui (NUOko Asistentzia Zuzendaritza) eta Sonsoles Botella Martínez (FEA Nutrizio Klinikoko Atala).
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NUO) Nutrizio Klinikoko atalak ISO 9001 nazioarteko ziurtagiria berritu du 2015eko bertsioan, kalitatea kudeatzeko sistema bermatzen duena. Etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoan, Nutrizio Atalak, 2018an, aipatutako arauaren araberako kalitatea kudeatzeko sistema bat ezartzea erabaki zuen, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren lehen atal klinikoa izan zen hori lortu zuena.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.