Descárgate la app
Barcina Lehendakariak berriz adierazi du Portland-en energia balorizatzeko laguntza emango duela
2012ko apirilaren 12a
Barcina Lehendakariak berriz adierazi du Portland-en energia balorizatzeko laguntza emango duela
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Cementos Portlandeko lehendakari Juan Béjar-i Nafarroako Gobernuaren laguntza eskaini dio energia balorizatzeko proiekturako. Konpainiak proiektu hori ezinbestekoa dela iritzi du Olaztiko bere fabrikaren errentagarritasunerako.
Nafarroako Lehendakariak eta Juan Béjar-ek (azken horrek Portland-en eta"Oficemen" zementu-patronalaren lehendakari bihurtu da duela gutxi), iragan asteazkenean bildu ziren Nafarroako Jauregian, eta bertan izan ziren ere: Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoechea eta Portland-eko lehendakaritzaren alboko José María Aracama.
Portlandeko arduradunak aurrez Lemoa eta Olaztiko fabrikak bisitatu zituzten, eta bertan Enpresa Batzordeko kideekin bildu ziren. Arduradunek fabrika nafarra pasatzen ari den egoera zailaren berri eman zuten eta etorkizunari begira zer aukera dituen. Sektore honek azken urteotan izan duen beherakada handiaren ondorioz, Cementos Portland Valderrivas Espainian dituen bere zortzi fabrikak ixtea pentsatzen ari da. Itxiera horietako batek, itxuraz, Penintsulako iparraldeko lau instalazioetako bati eragingo dio, hau da, Palentziako Venta de Bañoskoari, Kantabriako Mataporquerakoari, Bizkaiko Lemoakoari eta Olaztikoari.
Nafarroako fabrikaren bideragarritasuna bermatzeko, funtsezkotzat jotzen da energia-indar gisa egun beren labeek erabiltzen duten petrolio-kokearen zati baten ordez erregai alternatiboak erabiltzea, hau da, teknikoki "energiaren balorizazio" moduan ezagutzen dena. Egun, Zementu Taldearen fabrika guztiek jada erregai alternatiboak erabiltzen dituzte Nafarroakoak izan ezik, eta horrek lehiakortasun txikienekoa izatea dakar. Teknika hori defendatzen dutenek azpimarratzen dutenez, kostuak murrizteaz gain, ingurumenerako onuragarriak dira hondakinak desagertzen direlako, eta beste era batera zabortegietan utzi beharko zirenak.
Barcina Lehendakariak eta Goicoechea kontseilariak Juan Béjar eta José María Aracama-ri berriz adierazi zieten Gobernuak "laguntza sendoa" emango diola fabrika horri; fabrika horrek duela 108 urtetik funtzionatzen du Nafarroako udalerrian, 150 pertsona baino gehiagori ematen die lana eta zeharka beste 100 bat lanpostu sortzen ditu. Beren kezka ere agertu zuten fabrikak planteatzen duen proiektuaren aurka zonaldeko herritarren zati bat eta tokiko erakunde batzuk agertu direlako; haien ustez, horrek azkenean Olaztiko fabrika ixtea ekarri lezake.