Descárgate la app
Landarte Nafarroako arte eta landartasuna programaren II. edizioak 15 herriren partaidetza izanen du
2018ko ekainaren 11a
Landarte Nafarroako arte eta landartasuna programaren II. edizioak 15 herriren partaidetza izanen du
Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez antolatzen duen Landarte Nafarroako arte eta landartasun programak “Lurraren urratsak” izanen ditu ardatz. Lurra da, hain zuzen ere, Landarteren izaerari dagokion landartasun kontzeptua definitzen duten faktoreetako bat.
Bigarren edio honetan, 15 herrik parte hartu dute: Artaxoa, Eslaba, Aurizberri, Eugi, Ezkaroze, Galipientzu, Iguzkitza-Azketa, Mañeru, Monteagudo, Petilla de Aragon, Sartaguda, Sesma, Uharte Arakil, Orbaibar eta Zuñiga.
Iaz, landa eremuko kultura kudeaketari dagokion esperientzia pilotu aitzindari eta berritzaile honek 2017ko Landarteri atxiki eta proiektu artistikoetan parte hartu zuten herri guztietako biztanleen erdiek baino gehiagok babestu zuten. Guztira, 10 herritako 2.740 bizilagunek parte hartu zuten, guztira 5.000 biztanle inguru bizi direlarik.
Bigarren edizio honetan, Landartek Landa Garapeneko Departamentuaren laguntza izan du programa gauzatzerakoan, eta Otazu Upategiak parte-hartze berezia izanen du edizioaren bukaeran, bertan antolatuko den tailer guztien arteko topaketari esker. Upategiak estatuko zein nazioarteko artisten 100 bat artelanez osatutako arte-bilduma du, eta naturarekiko harreman zuzena duen arte-eremua bultzatzen du.
Berritasun gisa, aurtengo edizioan www.landarte.es webgunea abiarazi da. Bertan herriz herri landuko diren kultura-proiektuei buruzko informazioaz gain, iradokizunak bidaltzeko postontzia eta lankidetzarako bloga aurki daitezke. Blog honetan, herrietako arduradunek eta artistek 2018ko Landarte programaren barneko esperientziari buruzko informazioa zabalduko dute. Honela, teknologia berrien laguntzaz, lankidetza bidez egindako lana ezagutzera eman nahi dute, parte hartu duten herrien arteko topagunea izan dadin.
Partaidetza aktiboa
Hauexek dira Landarteren helburuak: landa ingurunean kultura berrikuntza bultzatzea, sormen eta arte prozesuetan herrietako bizilagunen partaidetza sustatzea, eta proiektuak tailerren bitartez ezagutzera ematea, kultura ekintzako ekimen berritzaileen sorkuntzaren mesedetan.
Gainera, Landartek jardueren sorkuntza, kudeaketa, ekoizpena, marketina eta jarraipenarekin lotzen ditu herrietako biztanleak, hainbat diziplina artistiko uztartuz artista egoiliarren gidaritzapean, betiere arteei buruzko ikuspegi garaikideari eutsiz.
Kultura Ekintza Zerbitzuak kudeatutako programa hau, artea eta paisatzea uztartzea xede duen Land Art deritzon arte garaikideko korrontean inspiratuta sortu zen. Edizio honetan Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Museoen eta Liburutegien Zerbitzuekl ere parte hartu dute.
Programa etorkizuneko proiekzioa duen sorkuntza-prozesua balitz bezala gauzatu da, hau da, proiektuei iraupena emateko eta horiek landu dituzten herrien ongizate sozial eta ekonomikoaren mesedeko bilakaera errazteko asmoz.
2018ko Landarte programako 15 herriak eta proiektuak
Artaxoa
- Harrien oihartzuna
Abuztuan eta irailean Artaxoako herritarrek Olatz Beobide antzerkigilearen laguntza izanen dute auzolanean prestatzen ari diren Artajona Rocks ikuskizun musikalaren gidoia lantzeko. Herriko ondare arkeologikoa eta historia izanen dira musikal honen ardatz nagusiak.
Eslaba
- Bidaztia, ez da biderik
Uztailean Felix Zaratiegui artistak eta Eslabako lagunen elkarteak elkarlana eginen dute oinez dabilen pertsona baten eskultura bat altxatzeko. Lankidetzako obra honekin batera arte lantegiak izanen dira, argazkigintzari, marrazketari eta bideo-muntaiari buruzkoak.
Aurizberri
- Panoramak 18
Uztailean, Aurizberrik Panoramak programaren lehen edizioa eginen du. Literaturan murgiltzeko esperientzien proiektua izanen da eta herriko bizilagunek eginen dute herriko liburutegian, Nafarroako Gobernuko Liburutegien Zerbitzuaren laguntzaz. Leire Urbeltz izanen da artistak egoiliarra.
Eugi
- Tradizio ibiltaria
Abuztuaren bukaeran eta irailaren hasieran, Eugiko neska-mutilek jazz-proiektua landuko dute Broken Brothers Brass Band taldearekin batera. New Orleanseko musika izanen da sorkuntza tailer edo auzolan honen inspirazio-iturri
.Ezkaroze
- Ekilibrio
Uztailean, abuztuan eta irailean argazkia eta eskultura eramanen izanen dira herri honetako sorkuntza-tailerreko protagonistak. Manu Topic-ek gidatuko du landa eremuetako bizimoduari buruzko hausnarketa eskainiko duen proiektu hau.
Galipientzu
- Izarretako herria
Ekainean, Rubén Domínguez argazkilari nafarrarekin, herri honetako bizilagunak argazkiak iluntasunean egiteko artean trebatuko dira. Tailer praktiko batzuen bidez, irudiaren profesional honek gaueko zeruaren argia atzemateko gakoak erakutsiko ditu.
Iguzkitza – Azketa
- Azketar Kuadribektorea
Martin Etxauri Sainz de Murieta artistak eta Iguzkitzako herritarrek instalazio birtual bat sortuko dute, gune digital bat, non Azketako herri zaharra aurkituko duten erraldoi tankerako batzuekin, erraldoi horiek herriko gazteen belaunaldia irudikatzen dutelarik.
Mañeru
- Trikuharria. Harria jasotzen
Herri honetan gauzatuko den eskultura proiektua Alberto Odériz arkitekto eta hirigile nafarrarena da, zein, hiru astez herri honetako bizilagunekin izanen baita bere arte proposamena garatzeko. Eskultura megalitikotik abiatuta, Oderizek objektuen esanahia eta zentzua ikertuko ditu auzolanean.
Monteagudo
- Barnealdea
Abuztuan, Aser Longas artistaren gidaritzapean, herritarrek eskultura bat egiten lagunduko diote eskultore horri. Gero Queiles ibaiaren begiratokian paratuko dute. Eskultura proiektu honek herriaren balio arkeologikoa nabarmentzen du.
Petilla de Aragon
- Neurona hormairudia
Abuztuan zehar, herri honetako jendea lankidetzako muralismoa egiten ikasiko du, Javier Landak gidaturik. Auzolanean, herriko bi lekutan mural bana eginen dute, Santiago Ramón y Cajalen obran oinarriturik, zeina bertako herritarrik ospetsuena baita, Petilla Aragoin jaio baitzen 1852an. Marrazkien gaia izanen da nobel saridun horrek egin zuen lana, neuronen pintore eta argazkilari etnografiko gisa.
Sartaguda
- Entzumenaren bidez eraiki
Uztailean eta abuztuan, herri honek soinuaren bidezko memoria landuko du proiektu batean, Xabier Erkizia soinu artista, kazetari eta ekoizlearekin. Memoriaren soinu mapa sortuko dute eta iruditik eta argazkitik ihes egiten saiatuko dira, Sartagudako jendeen belarrietatik hautemandako itzalak adi entzuteko asmoz.
Sesma
- Ur ttantta bakar batekin
Abuztuaren erdialdetik urriaren hasiera arte, Sesmak artearen eta landatartasunaren programan (Landarte) hartuko du parte berriz ere eta, gainera, jarraipena emanen dio bere lehen esperientziari, espartzuaren artisautzaren tradizioa berreskuratzeko proiektu batekin; horretan, berriz ere, Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuarekin eta Marijose Recalde artistarekin arituko da lankidetzan.
Uharte Arakil
- Lehengo aieruak, geroko gogoetak
Ekainean, Amaia Molinet artista plastikoak eta herritarrek, kamerak eskuan dituztela, argazki-ibilaldia eginen dute herrian eta inguruetan. Aldez aurretik ibilbidea planifikatuko dute, eta guztien artean puntu garrantzitsuak eta esperientzia honetarako interesgarriak diren puntuak marraztuko dituzte mapa batean.
Orbaibar
- Solstizio erromanikoa
Ekainean herri honek ondare ibilbide bat sortuko du Azken Muga kultura ekimeneko artistekin batera. Esperientzia honen amaiera izanen da herriko Alkora taldeak emanen duen musika- eta dantza-ikuskizun bat, bideo mapping batekin girotua. Etxanoko San Pedro elizan izanen da ikuskizun hori. Herritarrek eta artistek egindako lanaren irudiak proiektatuko dira han.
Zuñiga
- "Z"entro
Abuztuaren amaieran eta/edo irailean, herri honek 2018ko Landarten parte hartuko du berriro ere, Verónica Werckmeinster artistarekin batera. Iazko esperientzia errepikatuko dute herritarrek, lankidetzako mural bat eginen baitute, oraingoan herriko Biltokiko hormetan.