2021ko abenduaren 13a

Ollo kontseilariak PLEren osoko bilkuran parte hartu du, eta mugaz gaindiko lankidetzako mikroproiektuetarako laguntzak iragarri ditu

Pirinioetako Lan Elkartearen osoko bilkuran, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi Sergio Pérezek parte hartu du
Ollo kontseilaria bere hitzaldian.
Ollo kontseilaria bere hitzaldian.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) gaur goizean iragarri du 2022ko urtarrilean mugaz gaindiko lankidetzako mikroproiektuetarako diru-laguntzen ezohiko deialdi bat abiaraziko duela. Iragarpena PLEren osoko bilkuran egin da, Gironako Alp herrian. Bertan, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria eta Sergio Pérez Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia izan dira Nafarroako ordezkariak. Osoko bilkuran, PLEko lehendakaritza Kataluniatik Euskadira eskualdatu da.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.