Descárgate la app
Ollo kontseilariak euskara arlo sozioekonomikoan bultzatzearen alde egin du "Euskara langai" jardunaldien irekieran
2022ko maiatzaren 24a
Ollo kontseilariak euskara arlo sozioekonomikoan bultzatzearen alde egin du "Euskara langai" jardunaldien irekieran
60 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute enpresen eta erakundeen hizkuntza-kudeaketaren arloko jardunbide egokiei buruzko programa honen lehen saioan
Ezkerretik eskuinera, Labrit Ondareko Gaizka Aranguren, Irujo eta Ollo kontseilariak, Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregi eta Mapsako Edurne Elcano.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak "Euskara Langai" jardunaldien lehen edizioa ireki du Iruñean. Programa berri hau Euskarabidea - Euskararen Nafarroako Institutua erakundearen bidez antolatu da, eta hizkuntza-kudeaketan ardura duten enpresa zein erakundeentzako topagune izan nahi du, baita haien jardunbide egokien erakusleiho ere.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)