2022ko apirilaren 28a

Nafarroako Kirolaren Institutuak 800.000 euro bideratuko ditu kirol sektorea digitalizatzeko laguntzetara

Eskaerak egiteko epea urriaren 10ean amaitzen da, eta onuradunak kirol-arloko erakundeak, enpresak eta pertsona autonomoak dira

Nafarroako Kirolaren Institutuak (NKI) 800.000 euroko laguntza emango du kirol-sektorea digitalizatzeko. Laguntza horiek % 100ean finantzatzen dira REACT EB baliabideekin, ekonomia digitalerako trantsizioan laguntzen duten inbertsioei lagunduz. Eskaerak egiteko epea zabalik dago aurtengo urriaren 10era arte, eta kirol-arloko erakunde, enpresa eta autonomoei daude zuzenduak.

Laguntzen lerro honekin entitate eskatzaileen maila teknologikoa hedatzea nahi da, bere eraginkortasuna hobetzeko eta bere bezeroekiko harremanak errazteko ekipamendu hala nola aplikazio informatikoen ezarpena eginez. Horiek lortu ahal izatekotan, digitalizazio inbertsioak egin behar izan dira 2021eko urtarrilak 1a eta 2022ko urriak 10a artean.

NKIren ustean “kirol sektoreak esparru digitalean aukera bikaina dauka jauzi kualitatibo bat emateko, bere barne eta kanpo prozesuen hobekuntzarako. Eraldaketa digitalerako estrategia hau premiazkoa da, izan ere, erreminta eta errekurtso digital berrien bitartez ahalbidetuko du gizartean kirola sustatzea, bizikidetza eta ongizate sozial eta pertsonal baten aldeko faktore giltza bezala hala nola herritarren osasunerako eta hezkuntzarako funtsezko elementu bezala”.

Eta laguntzen deialdi honekin NKI entitateak babestu egiten ditu gobernantza egoki bat egite aldera modernizatzea eta laguntzea bilatuz; pandemia egoera honetan egiaztatu da zerbitzuen prestazioan eboluzionatzeko premia erreala dela mentalitate eta pentsamolde digital bat erabiltzea, plataformak eta bestelako azpiegiturak tarteko pertsonan oinarritu ahal den teknologia barne hartuz.

Laguntzak emateko eta, REACT funts europarrekin hornitutako diru-laguntzen deialdi berri batez ari garela kontuan hartuta, Nafarroako Kirolaren Institutuak hainbat topaketa ospatu ditu kirol erakundeekin hala nola haien hartzaileak diren enpresa eta pertsona autonomoekin bere edukiaren berri emateko. Topaketa hauek kontsultatu nahi duenak horretarako aukera du NKIko Youtube kanalean .

Finantzaketaren emakidari dagozkion gastuak ekipo informatikoen edo Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien (IKT) azpiegituraren erabilerari dagozkie; halaber softwarearen sorrera, lorpena, eguneratzea eta tratamendua hala nola lizentzia bereziak barne hartzen dituzten jarduerei, hortik kanpo geratuz sistema eragileen eta ofimatika aplikazioen gaineko programak.

Diru-laguntzen zenbatekoa

Diru-laguntzaren banakako kopurua gehienez 25.000 eurokoa izango da, eta laguntzaren ehunekoa berriz, diruz lagundu ahal den aurrekontuaren % 90ekoa. Eskatzaile bakoitzak proiektu kopuru mugagabe bat aurkeztu ahal izango du, bere muga adieraziko bada ere.

Eskariak Nafarroako Kirolaren Institutura zuzendu beharko dira eta derrigorrez modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Internet bidez, Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoa erabiliz.