Descárgate la app
Inacio Gomesek irabazi du Nafarroa Koloretan Sariaren 2. edizioa, elkarbizitza-balioak irudikatzeagatik eta gazteenentzat erreferente izateagatik
2022ko abenduaren 12a
Inacio Gomesek irabazi du Nafarroa Koloretan Sariaren 2. edizioa, elkarbizitza-balioak irudikatzeagatik eta gazteenentzat erreferente izateagatik
Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak deitutako 2022ko Nafarroa Koloretan Lehiaketako epaimahaiak Inacio Gomes Mendes gaztea aukeratu du, Nafarroan bizi den biztanleria migratzailearen bizikidetza- eta balioespen-balioak ordezkatzeagatik nabarmendu diren jatorri migratzaileko pertsonak goraipatzen dituen sariaren irabazle gisa. Duela 24 urte jaio zen, Calequise herrian (Ginea-Bisáu), baina Nafarroako Foru Erkidegoan bizi da 14 urte dituenetik. Sari horiek abenduaren 16an, ostirala, banatuko dira, 12: 00etan, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria bertan dela.
“Inacio kirolari xume, dinamiko eta alai bat da zeinek, aurreiritzirik gabeko bere jarrerarekin inguratzen dion jendeari positibismoa transmititzen dion; eta horrez gain, inspirazio iturria da bere partaidetzarekin kontatzen duen gizarte, kirol eta komunitate kolektibo ugarietarako neska-mutilentzat, balioen eta gizatasunaren erreferente bat izanik. Inacio eredu positibo bat da gazteriaren nahiz garapen pertsonalaren arloetan”, nabarmendu du aurreko edizioan garaile suertatutako epaimahaiko lehendakariak, Chaimae Daoud abokatu eta gizarte integraziorako teknikariak alegia.
Inacio Gomes gaur egun lorezaina da Ilundain Fundazioan, baina aipagarria da bereziki pertsona gazteagoekin boluntario, monitore zein entrenatzaile bezala Pirinioez Bestaldeko Ibilbide Sozial Solidarioan (TSS) betetzen duen zeregina, Pirinioak Kantauri itsasotik Mediterraneora arte zeharkatzeko ibilbidean; baita zaurgarritasun egoeran dauden beste batzuekin natura nahiz mendia bitarteko izanik elkartasuna, enpatia eta elkar laguntzea bezalako baliotan hezteko egin ohi duena ere. Ondorengo urteetan, boluntario zereginetan aritu zen gazteen arduradun bezala martxa koordinatzerakoan.
Berriozarreko gazte honek bere eguneroko betekizunak kirol jarduera biziarekin uztartzen ditu: 2018tik Larraona Claret saskibaloi klubeko kidea da eta hegala-pibot bezala jokatzen aritzen da. Horrez gain, haurren entrenatzailea da Iruñeko Sagrado Corazon ikastetxean, duela lau urtetik. Eta duela urtebete, 2021eko abenduan, Burlatan gertatutako uholdeetan, itotzeko zorian zegoen gizon bat salbatu zuen.
Inacio Gomes, 2016tik Berriozarren bizi dena, bere senitartekoetatik azkena izan zen Nafarroara heltzen. Rafael bere aita, 2000. hamarkadaren hasieran etorri zen Nafarroara, berak lau urte soilik zituenean. Jarraian etorri ziren bere ama eta bere arreba zaharrena; Nafarroara iristen azkena Inacio izan zen, eta bere aita hilabete gutxi batzuetan zehar ezagutzeko aukera izan zuen, zeren 2016an gaixotasun degeneratibo baten ondorioz hil zen. Bere ama arduratu zen bost seme-alaben zaintzaz; gaur egun berarekin bizi diren bakarrak Ignacio eta bere arreba gazteena dira. Epaimahaiak gaztearen jarrera eta honen hala nola bere familiaren bizi-ibilbidea nabarmendu ditu, izan ere “gure komunitaterako konpromisoaren eta integrazioaren eredu bat dira”.
Bi akzesit bi emakume apartentzat
Kategoria berean, epaimahaiak bi akzesit eman omen ditu, proposatutako zortzi izangaien artean; horietako bat 46 urteko Bertha Sanchez abokatu mexikarrari, zein gaur egun Garínoaineko alkatea den; herriko lehen emakume zinegotzia da eta Foru Komunitatean jatorri migratzaileko lehena. 2020tik Baldorba harana osatzen duten beste sei udalerrietako alkate jaun-andreekin lankidetzan aritzen da, bertan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Beste akzesita berriz, 32 urteko Johana Elisabeth Flores jatorri ekuadortarreko Iruñeko abokatu gazteari eman diote. Gaur egun, Johana, Arrazakeria edota Diskriminazio Etnikoaren Biktimei Laguntzeko Zerbitzuarekin (SAVCEDRE) atxikitako Rumiñahui Elkarteko abokatu bezala aritzen da lanean. Bestalde, Iruñeko Abokatu Gazteen Elkarteko lehendakariordea da eta oso gaztetatik, Johanna boluntariotzaren munduan partaide aktiboa izan da. Itaka Escolapios GKE, UNICEF Nafarroa, Iruñeko Gurutze Gorria eta Nafarroako Atzerritarren Aldeko Elkartea bezalako erakundeekin lankidetzan aritu zen.
Aipamen berezia: África Mil Historias
Bestalde, 2022an kultura arteko bizikidetzarako hala nola arrazakeria nahiz xenofobiaren aurkako borrokan lankidetza eta ekarpena eginez parte hartze aktiboa izateagatik nabarmendu izan diren gizarte entitateen edo elkarteen kategorian, saria, proposatu diren kolektiboen artean, Javier Ibáñez Iborra irakasleari eta Tafallako EIP Marqués de la Real Defensa Ikastetxe Publikoan garatu den “África. Mil historias” bere proiektu hezitzaileari eman diote. 2021-2022 ikasturterako Tafallako Ikastetxe Publikoko Lehen Hezkuntzako seigarren mailarako (11 urte) diziplina arteko proiektu bat, ikasleek kontinentearen alderdi garrantzitsuenak ezagutu ditzaten, historia bakarretik hala nola estereotipoetatik aldenduz, Afrikarekiko ikuspegi positibo zein optimista bat erabiliz.
Aintzatespenak
Amaitzeko, Nafarroa Koloretan Sariaren II. Edizio honetako aintzatespenen atalean, Fiteroko Udala, Burlatako Udala, Marcilla Marques de Villena BHI eta Iruña Kirol Kluba izan dira omenduak.