2010ko uztailaren 16a

Gobernuak Nafarroako armarriaren eta banderaren mendeurrena ospatu du

Bost merindadeen hiriburuetako eraikin enblematikoetan oroipen pankartak jarri dituzte
Gobernuak Nafarroako armarriaren eta banderaren mendeurrena ospatu du.
Gobernuak Nafarroako armarriaren eta banderaren mendeurrena ospatu du.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak Nafarroako armarria eta bandera modu ofizialean finkatu zituztenetik ehun urte igaro direla ospatu du. Horretarako, oroipen pankartak jarri dira bost merindadeen hiriburuetako erakin enblematikoetan: Nafarroako Jauregia Iruñean, tren-geltoki zaharraren eraikina Lizarran, Ardoaren Museoa Erriberrin, Erlojuaren Etxea Tuterako Foruen Plazan eta Zangozan.

Gogoan izan behar da, 1910eko urtarrilaren 22an, historian lehen aldiz, orduko Foru Diputazioak Nafarroako armarriaren eredu ofiziala proposatu zuela, seiehun urte baino gehiago zuen armarria. Mendeetan egondako aldagai formal guztien artean "aipatu armarriak aurrekari historikoen arabera oro har eta zehazki izan behar duen forma" zein zen zehaztu zen.

Armarri ofiziala onesteko saio berean, Nafarroako banderarik ez zegoela ohartarazi zen, eta horregatik, Diputazioak bandera ofiziala egitea erabaki zuen, ekitaldi ospetsuetarako. Modu horretan, 1910eko uztailaren 15ean, Nafarroako bandera onetsi zen, onetsi berri zen armarria barruan zuena. Lehenengo bandera ofiziala Nafarroako Jauregian hurrengo egunean jarri zuten, uztailaren 16an, Navas de Tolosako guduaren urteurrenean, 1212ko uztailaren 16an izan baitzen. Banderak gorria izan behar zuen, eta erdian Nafarroako armarria izan behar zuen, kateak urre kolorearekin josita edo margotuta, eta gainean errege koroa, eta armarri hori osatzen duen esmeralda kateen erdian.