Descárgate la app
Astelehenean bukatuko da Talentu Artistikoaren Sustapenerako sarirako hautagaiak aurkezteko epea
2022ko apirilaren 22a
Astelehenean bukatuko da Talentu Artistikoaren Sustapenerako sarirako hautagaiak aurkezteko epea
Talentu Artistikoa Sustatzeko Sariaren hirugarren edizioaren helburua da, , aurten ere, gazte ekintzaileen ekimena Nafarroako kultura-esparruan sustatu eta bultzatzea, eta gazteen erreferente izatea, bai eta gure Erkidegoan sortzen ari den talentua ikusarazteko eta profesionalizatzeko bidean laguntzea ere.
Datorren astelehenean, apirilaren 25ean, bukatuko da Nafarroan bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat eta adin-baldintza horiek betetzen dituzten pertsonek osatutako erakundeei zuzendutako sari baten hautagaiak aurkezteko epea.
Sari gisa, gehienez ere 10.000 eurokoa , Kultura eta Kirol Departamentuak saridunaren proiektu artistiko edo kultural bat programatu edo erakutsiko du, bere programetako batean edo 2023an hainbat kultura-eragilerekin lankidetzan garatzen dituen beste batzuetan.
Hautagaitzak dg.cultura.ipv@navarra.es helbidera bidali behar dira, eta proposamena egiten duen erakundearen edo pertsonaren egiaztagiriez gain, azalpen-memoria bat ere aurkeztu beharko da, non aurkezpena bermatzen duten merezimenduak jasoko diren, eta, gutxienez, hautagaitzari sustatzeko gutun bat. Oinarriak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren web orrian kontsulta daitezke: www.culturanavarra. Nafarroako Gobernuak laster iragarriko den ekitaldi publiko batean emanen du saria.
Sariaren hirugarren edizioa
Talentu Artistikoa Sustatzeko Sariak hirugarren edizioa betetzen du. 2020an, lehen saritua Ivan Carmona musikagilea izan zen, Suakai taldearen sortzailea. Sariaren bidez, ‘Reflejos’ proiektua garatu zuen, hau da, interaktibitatearen ikuspegitik artelan bat sortu eta konposatzea, publikoak jarraian zer entzungo duen aukeratu ahal izateko. Foru Erkidego osoko 300 musikarik baino gehiagok parte hartu zuten sorkuntza artistiko horretan, estilo guztietakoak, eta baita soinu, argiztapen, programazio edo ikus-entzunezkoen arloko profesional talde zabal batek ere.
2021ean, Martxel Rodríguez dantzariak jaso zuen saria, dantza integraziorako eta edozein pertsonaren adierazpen eta komunikaziorako tresna gisa bultzatzeagatik. Dantzaria izateaz gain, bere konpainia (Led Silhouette) propioaren sortzaile da eta horren zuzendarietako bat. Epaimahaiak Espainian eta Europan erreferenteak diren dantza-konpainietan izandako prestakuntza eta ibilbide sendoa baloratu zituen, baita gaztetatik Nafarroako sormen-komunitateari aplikatzeko izan duen gaitasuna ere.