2022ko maiatzaren 18a

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak latinezko herrialdeetako minbizi-erregistroetan adituak diren 184 pertsona bildu ditu kongresu batean

Nafarroak Minbiziaren Biztanleria Erregistroaren sorreraren 50. urteurrena ospatu du, urtero 3.600 diagnostiko biltzen dituena

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) latinezko herrialdeetako minbizi-erregistroetan lan egiten duten 184 aditu bilduko ditu maiatzaren 18tik 20ra bitartean. Nazioarteko hitzordu hau Iruñean ospatzen da, Nafarroako Kongresu Jauregian eta Auditorioan, Baluarten, Nafarroako Minbiziaren Biztanleria Erregistroaren sorreraren 50. urteurrena dela eta.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).