2022ko otsailaren 2a

Gobernuak ekainaren 30era arte luzatu du erabili eta botatzeko maskara kirurgikoei %4ko BEZa aplikatzeko epea

Gainera, apirilaren 30era arte luzatuko da %10eko BEZa aplikatzeko epea Europar Batasunaren barruan energia elektrikoen entregei, inportazioei eta erosketei, eta lehen hiruhilekoan energia elektrikoaren balioaren gaineko zerga etenda mantenduko da
Además, entre otras cuestiones, se prorroga hasta el 30 de abril la aplicación del 10% del IVA a entregas, importaciones y adquisiciones intracomunitarias de energía eléctrica Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, un decreto foral legislativo que incluye diversas medidas de ámbito fiscal como la prórroga, hasta el 30 de junio, de la aplicación del 4% del Impuesto sobre el Valor Añadido (IVA) a las entrega, importaciones y adquisiciones intracomunitarias de las mascarillas quirúrgicas desechables.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, legegintzako foru-dekretua onartu du, eta, bertan, zergak harmonizatzeko zenbait neurri jaso dira, Espainiako Gobernuak hartutakoen transposizioan.

Alde batetik, Europar Batasunaren barruan, erabili eta botatzeko maskara kirurgikoen entregei, inportazioei eta erosketei Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) %4 jaisteko luzapena ekainaren 30era bitarte mantentzea adostu dute.

Bestetik, energia-sektoreko prezioekin zerikusia duten bi neurri onartu dituzte, herritarren, ETEen eta norberaren konturako langileen ekonomian eragin positiboa dutenak.

16,2 milioi euroko inpaktua zerga energetikoen beherapenean

Modu horretan, dekretuaren arabera, apirilaren 30era bitarte luzatuko da Europar Batasunaren barruan energia elektrikoaren entregei, inportazioei eta erosketei %10eko BEZa aplikatzeko epea. Horrez gain, legegintzako foru-dekretuan jasotzen da energia elektrikoaren balioaren gaineko zerga eten egingo dela 2022ko lehen hiruhilekoan. Bi neurri horiekin, 16,2 milioi euro inguruko murrizketa gertatuko da Nafarroako zerga-bilketan zi zerga horiengatik, eta, logikoa denez, familien eta enpresen ekonomia arinduko dute sektore energetikoaren prezioak gorantz doazen testuinguruan.

Legegintzako foru-dekretu honen bitartez, Foru Komunitatearen eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. Tituluan ezarritakoa beteko da; horren arabera, Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergaren ordainarazpenari dagokionez, Estatuan une bakoitzean indarrean diren arau substantibo eta formal berberak aplikatuko ditu Nafarroak.