2022ko maiatzaren 19a

Gobernua ados dago Nafarroako toki entitateen Idazkaritza eta Bitartekotza lanpostuen behin-behinekotasuna murrizteko presazko neurrien foru legearen proposamen bat aintzat hartzearekin

Kolektibo honetarako behin-behineko enplegua egonkortzeko prozedura artikulatzeaz haratago, Foru Komunitateak desblokeatu egingo du duela ia 40 urtetik hona sortutako postu hauen behin-behinekotasun egoera  

Nafarroako Gobernuak bere gaurko ezohiko saioan hitzarmen bat adostu du eta honen arabera ados azaldu da Foru Komunitatearen gaikuntzarekin funtzionarioei erreserbatu ohi zaizkien lanpostuen behin-behinekotasuna murrizteko presazko neurrien foru legeak proposatua aintzat hartzeko. Toki entitateetako Idazkaritza eta Bitartekaritza lanpostuak ditugu hizpide. Foru legearen proposamena PSN-PSOE talde parlamentarioak aurkeztu du.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza.