Descárgate la app
Gobernuak 245 milioirekin finantzatuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoa 2022tik 2024ra, Nafarroako Foru Komunitatearen motor ekonomiko eta soziala izaten jarrai dezan
2021ko abenduaren 21a
Gobernuak 245 milioirekin finantzatuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoa 2022tik 2024ra, Nafarroako Foru Komunitatearen motor ekonomiko eta soziala izaten jarrai dezan
Nafarroako Gobernuak hainbat urtetarako finantzaketa-hitzarmena sinatu du gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP), eta, horren bidez, 245 milioi eurorekin finantzatuko du hurrengo hiru urteetan erakunde akademiko hori.
Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko kontseilaria den Juan Cruz Cigudosak eta Ramon Gonzalo NUPeko errektoreak gaur goizean sinatu dute hainbat urtetarako finantzaketa-hitzarmena, Nafarroako Jauregian ospatu den ekitaldian, zeinetan burua izan den Maria Chivite Lehendakaria.
Alderdi bien arteko akordioak Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik datorren NUPerako finantzaketa bat finkatzen du, 245 milioi eurokoa, datozen hiru urtetarako, banaketa izanik: 77,3 milioi 2022rako; 81,6 milioi 2023rako eta, azkenik, 86,1 milioi 2024rako.
Sinatze ekitaldian zehar, Chivitek nabarmendu du Gobernua lanean ari dela “unibertsitate publiko ahaltsuago, sendoago eta lehiakorrago bat lortze aldera”, bere uste osoan “NUPen aurrerabidea eta Nafarroarena lotuta daudelako”.
Hori dela eta, hitzarmen honen xedea da “NUP ezagutza, berrikuntza eta ikerketa iturri bat izaten jarraitzea; nazioarteko ospea duena eta talentua erakartzen duena bai Espainiako gainerako esparruetatik eta bai beste herrialde batzuetatik”. Horrek guztiak, jarraitu du eskualdeko lehendakariak, “ahalbidetzen dio Nafarroari prestakuntza bikainarekin kontatzea etorkizuneko erronka itzelak gainditzeko unean, eta horien artean dago, ekonomia berdeago eta digitalago baterantz dihoan trantsizioa”.
Ildo horretatik, Chivitek azpimarratu du “eskualdea eta unibertsitatea eskutik joan behar direla, hezkuntza eskaintzak lan arloko demandari erantzutea eta STEM alorretako prestakuntza teknologikoa sendotzea lortuz”.
Era berean, sinatze ekitaldian zehar, Lehendakariak jakitera eman du unibertsitate publikoa funtsezkoa dela Nafarroako Foru Komunitateak talentu gaztearen atxikipena lortzeko aukera izan dezan. “Titulazioen eskaintza erakargarri eta kalitatezko batek erraztu egiten du bertako gazteriak eskualdean geratzea erabakitzea, edo geografia nazionaleko eta internazionaleko beste eremu batzuetako talentuak Nafarroara etortzea euren gradua edo masterra egitera, prestakuntzaren etapa aurreratuagoetan, bere doktoretza egitera”, erantsi du horren harira.
Bere mintzaldia amaitzeko, Chivitek azpimarratu du Gobernuak eta hezkuntza publikoak duten konpromisoa unibertsitateko etapan ere. “Nafarroako edozein gazte unibertsitatera joan ahal izatea nahi dugu, bere familiaren errenta maila edonolakoa dela ere”, adierazi du, aldi berean gogoraraziz, gainera, “horrelako hitzarmen batek bermatzen dizkiola NUPi datozen urtetan bere irakaskuntza eta ikerketa jarduerak garatzeko behar adina errekurtso eta unibertsitaterako beken sistema nafarra izatea, nazionalarekiko osagarria eta ikasleei bere unibertsitate heziketaren neurri bat finantzatzen laguntzen diena”.
Hitzarmenak egiturazko finantzaketa bat jardueren garapenari eta helburuen betekizunari dagokien beste batekin konbinatzen du
Gaur izenpetu den hitzarmenak, aurrekoan oinarritzen denak, bere iraunaldia 2018tik 2021era arte luzatuz, kontuan hartzen du emandako zerbitzuaren kostuak konbinatzen duela egiturazko finantzaketa mota bat jarduera ezberdinen garapenera bideratutako beste batekin eta finantzaketa horren beste atal bat hobekuntza helburuen lorpenaren mendean jartzen du.
Zehazki, Gobernua eta NUP arteko akordioak finantzaketa lau ataletan banatzen du. Lehenik eta behin, egiturazko finantzaketa, unibertsitatea egituratzeko gastuak estali eta finantzatzera bideratuta dagoena, hain zuzen, irakaskuntza jarduera nagusienak eta ikerketa ahalmena habe nagusitzat hartzen dituzten haietara. Hitzarmenaren epeari dagozkion hiru ekitaldietako finantzaketa guztiaren % 88a ordezkatzen du.
Bigarrenez, jardueraren araberako finantzaketa, zeinen batura guztira den 22,3 milioi eurokoa hiru urtetarako, gutxi gorabehera ordezkatuz NUPek urtero jasoko duen finantzaketaren % 9a. Finantzaketa hau lotuta dago NUPek garatzen dituen jarduerekin ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea, euskeraren ikasketa eta etengabeko prestakuntza bezalako alorretan.
Hirugarren atala helburuen araberako finantzaketari dagokio, zeinen helburua den helburuen lorpena bultzatu eta suspertzea unibertsitate arloko jardueraren esparru gako ezberdinetan, esaterako irakaskuntza metodologia berrien inplementazioa, unibertsitate prozesuak digitalak bihurtzeari dagozkion aurrerapenak, nazioarteko aipuarekin kontatzen duen tesi kopuruaren gorakada, master postuen okupazioa hobetzea eta ikasleriaren konpetentzia digitalen hedadura.
Helburu hauek jasotzen dituzte Nafarroako Unibertsitate Publikoaren V. Estrategia Planean programatutako ekintzak eta Gobernuarentzat bereziki interesgarriak gertatzen dira.
Helburuen araberako finantzaketa helduko da gehienez urteko 1,4 milioi eurotara, eta NUPek jasoko du helburuari dagokion kopuruaren osotasuna, betiere markatu diren adierazleen balioak berdindu edota gainditu egiten badu balio objektiboa. Azpitik geratzen bada, jasoko du atal proportzionala.
Azkenik, inbertsiotarako finantzaketak ordaintzen ditu unibertsitateko jarduerak eskatzen dituen inbertsio eta azpiegitura osagarriak. Beraz, 2024ra arte urteko milioi bat euroren arabera, finantzatuko dira Open eta Maker Esparruak, irakasleen hornidura eta ikerketa ekipamendua.
Finantzaketa eredua osatzen duten ataletako bietarako, egiturazkoa eta jarduerarekin lotutakoa, hitzarmenak adierazten du erreferentzia den hasierako zenbatekoa eta hitzarmenaren indarraldiari dagokion urte bakoitzeko finantzaketaren eguneraketa kalkulatu ahal izateko adierazlea.
Adierazle hori hitzarmenean finkatzen da urteko % 4,5 batean, eta unibertsitateko finantzaketak azken lau urtetan jasan izan duen batez besteko eguneraketa errealari dagokio. Beraz, eguneraketa adierazle hori unibertsitate publikoaren finantza beharrekiko koherentea da.
Bestalde, helburuen araberako eta inbertsiotarako finantzaketak hiru urteko indarraldirako gehieneko zenbateko bat finkatzen du, arestian zehaztutakoa alegia.
Hitzarmen finantzaketa-esparru egoki eta egonkorra NUPentzat
Unibertsitatea, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko kontseilariak azaldu ditu, sinatze ekitaldiko bere mintzaldian, hitzarmenak dakartzan hobekuntzak, berarekin dakarren joera aldaketa azpimarratu aurretik, zeren “aurreko krisi ekonomikoan unibertsitate publikoa finantzatzeko zenbatekoa murriztu zen bitartean, orain Maria Chiviteren Gobernuak erabaki du justu aurkakoa bultzatzea”.
Hobekuntzen harira, Cigudosak adierazi du hitzarmenak suposatzen duela NUPek epe ertainerako behar adinako finantzaketa-esparru egonkor batekin kontatzea, irakaskuntza eta ikerketa jarduera behar bezala gara dezan. Halaber ezjakintasuna murrizten da Nafarroako Gobernuaren aurrekontu planifikazioari dagokionez, zeren aurretiaz finkatzean egiturazko finantzaketa, finantzaketaren % 88a aurretiaz finkatuta geratzen da.
Halaber finkatzen dira jarraipen eta kontrol jarduerak, Cigudosak adierazi duen bezala, bi klausula barne hartu izanari esker, alde bien konpromisoak finkatuz eta NUPek Gobernuari aldizkakotasun batekin igorri beharko dion dokumentazioa zehaztuz. Halaber aginte-taula bat erabiliko da, hitzarmenaren helburuen jarraipena egin ahal izateko.
Ahalbidetzea Nafarroako Unibertsitate Publikoa gizarteak behar duen unibertsitate eredurantz garatzea, herrialdeko unibertsitate onenetako bat bezala finkatuz eta Gobernuak unibertsitate publikoari egin dizkion demandak estaltzea eskaintza akademikoa, ikerketaren jarduera eta gizarte nafarrera ezagutzaren transferentzia egitea dira, hain zuzen, gaur sinatutako testuak dakartzan beste hainbat hobekuntza.
Azkenik, Cigudosak azpimarratu du hitzarmenaren edukiak berekin dakarrela azken urtetan abian jarritako tituluak osatzeko hala nola denbora gutxi barri baimendu ahal izango diren titulazio berrien mesederako finantzaketa bat.
NUPen balioa gizarte nafarrean
Nafarroako Unibertsitate Publikoko erreaktorea den Ramon Gonzalok adierazi du bere mintzaldian hitzarmena dela "Nafarroako Gobernuak bere unibertsitatearen alde egiten duen apustu gardena" zeren NUPek gizarte nafarrerako duen balioa onartzen du, bere garapena errazten duten askotariko fazetak lagun. Ildo horretatik, zehaztu du akordio hau funtsezkoa dela kalitatezko unibertsitate bat lortze aldera, erakundeen eta enpresen eraldaketa sozial eta ekonomiko baterako motorra izanik profesional prestatuen emaria dakarrena, Nafarroa hornitu ahal izanik bere garapenerako beharrezkoa den giza kapitalarekin.
Ramon Gonzalok azpimarratu du halaber arestian ezaugarri hauetako hitzarmen bat existitu izanak ahalbidetu diola NUPi lider nazionalaren modura aldarrikatzea eskualdearen garapenerako, munduko seigarren unibertsitatea "zero gose" garapen jasangarriaren xedea lortzerakoan eta halaber Espainiako unibertsitateetako lider bezala bere graduatuen enplegagarritasunean.