Descárgate la app
Nafarroako Gobernua Gaia-X España elkarteari atxikiko zaio bazkide sortzaile gisa, datuen inguruko teknologia berritzaileak sortu eta bultzatzeko
2022ko martxoaren 30a
Nafarroako Gobernua Gaia-X España elkarteari atxikiko zaio bazkide sortzaile gisa, datuen inguruko teknologia berritzaileak sortu eta bultzatzeko
Datuak partekatzeko ekosistemako 57 erakundek osatzen dute talde sortzaile hori, eta horien artean sektore publikoko eta pribatuko erakundeak daude
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Gaia-X España elkartearen eraketan bazkide sortzaile edo sustatzaile gisa parte hartzea erabaki du. Elkarte hori irabazi-asmorik gabeko erakunde nazionala da, eta datuen subiranotasuna eta datuen ekonomiarako trantsizioa ditu helburu, datu irekien guneak sortzean oinarritutako enpresa-sarea garatzen lagunduz, datuen partekatzea modu seguruan sustatzeko.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.