2022ko apirilaren 6a

Nafarroako Gobernuak berretsi egin du nekazaritzako elikagaien sektoreari ematen dion laguntza, eta 12 milioiko gastu-konpromisoa adostu du 2022ko deialdia onartzeko

Helburua da sektorean inbertsioa sustatzea, lehiakortasuna hobetzea eta egitura ekonomikoan duen pisua indartzea
Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioren eta Lanaren zuzendari nagusiari urte anitzeko 12 milioi euroko konpromisoa hartzeko baimena emateko akordioa hartu du, nekazaritzako elikagaien industrian inbertitzeko laguntzen 2022 deialdia onartzeko. Deialdi hori datozen hilabeteetan argitaratzea aurreikusi da.

Nafarroako Espezializazio Adimenduneko S4 Estrategiaren sektore estrategikoa izanik, nekazaritzako elikagaien industrian inbertitzeko laguntzen deialdiak helburu hauek ditu: sektore horretan inbertsioa sustatzea, lehiakortasun-posizioa hobetzea eta haren pisua indartzea Foru Komunitatearen egitura ekonomiko produktiboan, inbertsio produktiboko proiektuak egiten dituzten enpresei diru-laguntzak emanez.

Nekazaritzako elikagaien sektoreak 13.500 pertsona enplegatzen ditu zuzenean. Foru Komunitateko BPGn duen pisua, ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen guztizko balioa, % 5ekoa da. Nafarroako industriaren barruan, nekazaritzako elikagaien industriak BPGren % 14 ematen du, eta, beraz, foru-ekonomiaren bigarren sektorea da. Gainera, Nafarroako bigarren sektore esportatzailea da.