2022ko martxoaren 11a

Nafarroako Gobernuak Ukrainako larrialdiari buruzko galdera-erantzunen gida kaleratu du, eta iragarri du 72 plaza prestatu dituztela Altsasuko gazte-aterpetxe zaharrean

Foru Exekutiboak, Nafarroako GKEekin batera, laguntza modu eraginkorrean bideratzeko eta pertsona ahulenak eta gatazkaren ondorioz desplazatuak arriskuan jartzen dituzten ekintza ausartegiak ez hasteko eskatu du

Nafarroako Gobernuak behin-behineko gida bat argitaratu du www.navarra.es web atarian, Ukrainako larrialdi humanitarioari buruzko galderak eta erantzunak jasotzen dituena, herritarrek non eta nola lagundu behar duten argitzeko, modu ordenatuenean, eraginkorrenean eta gatazka beliko honek eragindako pertsonen eskubideak errespetatuz, bai eta Nafarroan pertsonen harrera eta aterpea bideratzeko ere. Dokumentu eta informazio hori malgutasunez eta aldian-aldian eguneratuko da gertaerak garatu ahala, eta navarra.es atarian eta esteka honetan deskarga daiteke.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.