Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak oposaketa deitu du sistema informatikoetako lehen mailako 39 teknikari-plaza betetzeko. Hautaketa-probak urrian hasiko dira
2019ko apirilaren 1a
Nafarroako Gobernuak oposaketa deitu du sistema informatikoetako lehen mailako 39 teknikari-plaza betetzeko. Hautaketa-probak urrian hasiko dira
Nafarroako Aldizkari Ofizialak , astelehen honetan, apirilaren 1ean, Nafarroako Gobernurako sistema informatikoetako lehen mailako 39 teknikari-plaza betetzeko (C mailako ordainsaria) oposaketaren deialdia argitaratu du, Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusiaren otsailaren 25eko 505/2019 ebazpenez.
Hautaketa-probak urrian hasiko dira, eta interesatuek batxilergoko edo bigarren mailako lanbide-heziketako titulua egiaztatu beharko dute. Izena emateko epea maiatzaren 2an (barne) amaitzen da eta online egin beharko da, fitxa honen bidez: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8043/Oficial-Tecnico-de-Sistemas-Informaticos-Oposicion-2019.
Oposaketa honetarako 15,60 euroko tasa ezarri da, eta % 33ko desgaitasuna edo desgaitasun handiagoa duten pertsonak eta hilabeteko antzinatasunarekin behintzat laneko eskatzaile moduan izena emanda daudenak kanpo geratzen dira.
39 plazak hiru txandatan banatuko dira: 16 plaza txanda askean, 17 plaza sustapeneko txandan eta 6 plaza desgaitasuneko txandan. Desgaitasuneko txandan plazaren bat hutsik geratzen bada, sustapeneko txandara eta txanda askera pasako dira (ordena horretan), eta sustapeneko txandan berdina gertatzen bada, txanda askera pasako dira.
Lanpostu horiek departamentu hauetara atxikiko dira: Osasuna (19), Hezkuntza (14; horietatik 4k euskarazko C1 ezagutza-maila egiaztatu beharko dute), Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamendua (3) Gizarte Eskubideak (2) eta Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa (1).