(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

  • 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
      • 1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

505/2019 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hogeita hemeretzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren 2017ko eskaintza onetsi zen. Bertan sartu ziren, besteak beste, sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hamabost lanpostu huts, funtzionario araubidekoak eta C mailakoak.

Abenduaren 12ko 102/2018 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 20koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona, eta hartan sartu ziren, sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hogeita lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 21ean emandako 434/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako ofizialen eta sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 429/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketa hori ebatzi da.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hogeita hemeretzi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hogeita hemeretzi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, SISTEMA INFORMATIKOETAKO TEKNIKARI-OFIZIAL IZATEKO HOGEITA HEMERETZI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hoegita hemeretzi lanpostu, C mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. Hogeita hemeretzi lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–Hamasei lanpostu, txanda irekian.

–Hamazazpi lanpostu, igoera txandan.

–Sei lanpostu erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, bidezko diren txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horrexetako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta, hala behar bada, erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Titulu hauetako bat izatea: Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidetzat jotzen den beste titulu bat. Bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat lortzeko moduan izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

d) Titulazioaren betebeharraren ordez, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna izatea frogatzen ahalko da.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute %33ko edo hortik goitiko desgaitasuna.

2.1.4. Gidabaimena nahitaezko duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.5. Euskarazko C1 jakite-maila eduki beharra duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera aipatu maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz deituko den proba gainditzea.

2.1.6. Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema Aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Betebehar hori betetzen dela egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da. Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautu zen aipatu erregistroa.

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago euskararen ezagutza, hori eskatuko baita 8.1 oinarriak ezartzen duen epea amaitzen denean; eta igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 15,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik gutxienez hilabetez lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko b) paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Hau egiteko deialdiaren erreseinan horretarako dagoen eredua aurkeztu beharko da edo deialdian parte hartzeko eskabidean horretarako dagoen tokian idatzi beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–3.3.b) ataleko kasuagatik tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu bulegoak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere (biak ala biak aurreko atalean aipatutako agiriak). Errentei buruzko adierazpen hori soilik aurkeztu beharko da eskabidean behar den tokian adierazi ez den kasuetan.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Francisco Javier Turumbay Ranz jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuko burua.

–Ordezko batzordeburua: Luis Calatayud Yuste jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Informazioaren Segurtasunerako eta Erabiltzaileari Zerbitzua Emateko Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Juan Moran García jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Juan Ardaiz Astrain jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: José Arza Laurenz jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko sistema informatikoetak teknikari-ofiziala.

–Ordezko epaimahaikidea: Abel Ecay Hurtado jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko sistema informatikoetako teknikari-ofiziala.

–Epaimahaikidea: Isabel Martínez Abadía andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Begoña de Frutos Álvarez andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide idazkaria: Enrique Lorenzo Vello jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Informazio Biltegiaren eta Kudeaketaren Ataleko burua.

–Epaimahaikide idazkari ordezkoa: Guillermo Moratinos Nuin jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Barrutiko Sostengu Unitateko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2019ko urritik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak argitaratuko du hurrengo probetako deialdia, gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin, eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda, baita oposizioaren proba eginen den tokia, eguna eta ordua ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da, eta test motako galdetegi bat erantzun beharko da idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esango du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba egiteko.

Lehen proba honen gehieneko puntuazioa 70 puntu izango da, honela banatuta: hamasei puntu I. eranskineko 1. zatiari buruzko galderetarako, eta berrogeita hamalau puntu deialdiaren I. eranskineko 2. zati espezifikoari buruzko galderetarako.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 35 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.2. Bigarren proba:

Praktikoa izanen da; idatziz, deialdi honetako I.eranskineko gai-zerrendako 2. zati espezifikoko gaien gainean epaimahaiak proposatuko dituen kasu praktikoak jorratu eta erantzun beharko dira.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba egiteko.

Bigarren proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Plika sistemaren bidez eginen da bigarren proba hau.

6.4. Probak egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu mugikorrik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren aipamenaren barruan), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, kalifikazio epaimahaiak gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatua. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Berdinketarik gertatuz gero, bigarren ariketan puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehen ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

Halarik ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz, ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA hartuko dira. Ezein izangairen lehenengo deitura ez bada hasten ausaz ateratzen diren bi letra horiekin, ordena alfabetikoari jarraikiz hurrengoa den deitura hartuko da. Zozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean.

8.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B gidabaimenaren fotokopia erantsi beharko dute.

c) Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatibo baten bidez (abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautua) frogatuko da 2.1.6 ataleko baldintza, baldin eta eskabidean Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ez bazaio baimenik eman hura lortzeko.

d) Euskarazko C1 jakite-maila duten lanpostu elebidunen bat lortu nahi duten pertsonek bide hauetako bat aukeratu beharko dute:

–Eskatutako euskara maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztea. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.1.5 atalean xedatutakoaren arabera, edo bestela

–Euskara maila neurtzeko proba egin diezaiotela eskatzea.

8.2. Euskara maila neurtzeko proba.

Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatu duten izangaiek, eta oinarri honetan ezartzen den epean eskatzen den hizkuntza maila frogatu ez duten ikasgaiek, euskara maila neurtzeko proba bat egin beharko dute.

Horretarako, epaimahaiak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren laguntza eskatuko du. Organo horrek hizkuntza mailaren gaineko berariazko ariketa bat eginen du, eta izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen die euskarazko C1 jakite-mailarako.

Horretarako, epaimahaiak probara deitutako izangaien zerrenda argitaratuko du, proba egiteko lekua, eguna eta ordua adierazita, deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Euskara probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak aurreko paragrafoan ezarritako modu berean argitaratuko dira.

8.3. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen hogeita hemeretzi lanpostu hutsen zerrenda eta izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiari buruz egiten den iragarkian.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, beren lehentasun-ordena sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko lanpostu hutsak betetzeko.

8.4. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna dutenen txandako izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan egonen dira, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendatzeko proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiari buruzko aipamenean ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasi eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun ziurtagiria, lanpostuaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena.

c) Zinpeko aitorpena edo aitorpen solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarri buruzkoa.

C.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko diren izangaiek espedientean ez egoteagatik eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute, behar izanez gero.

D.–Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak, eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetakoren bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak, ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, betiere deialdiko betebeharrak betetzen baditu, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

10.6. Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki-taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

12.–Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.

12.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko lehen proba gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehenengo probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, bi zerrenda horiek onetsiko dira, hots, batetik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda, eta bestetik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Era berean, lanposturik gabeko gaindituen zerrendan ez dauden izangaien ordena honela ezarriko da: lehenik, hautaprobaren lehen ariketa gainditu duten izangaiak, ariketa horretan lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta; eta bigarrenik, hautaprobaren lehen ariketarako ezarri den puntuazioaren %30, gutxienez, lortu duten izangaiak, ariketa horretan lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta

Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Aurrekotik salbuetsita dago euskararen ezagutza, zeren, kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, epe bat irekiko baita euskara maila egiaztatzeko, eta betekizuna horretarako ematen den epea amaitu eta gero eskatuko da.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

13.1. Sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta ondoko funtzionamendurako, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

13.2. Hautaketa.

13.2.1. Esparruak aukeratzea.

Iraupen laburreko nahiz luzeko kontratazioetarako zerrendak prestatzeari begira aukeratzen diren esparruak deialdian parte hartzeko eskabidean berean adierazi beharko dira.

13.2.2. Kontratu mota aukeratzea.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Zerrenda bakoitzerako, izangaiek esparruen gehieneko kopuru bat aukeratzen ahalko dute, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz.

13.2.3. Izangaiek lanpostu eskaintzari uko egiten ahalko diote lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

13.3. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak honako zerrenda hauek bidaliko dizkie Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren organo eskudunei, esparru horretako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak presta ditzaten: hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, oposizioa gainditu ez baina probaren bat gainditu duten izangaien zerrenda, eta hirugarren bat, azkenik, oposizioaren hautaproba bakar bat ere gainditu ez dutenen zerrenda.

Horretarako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, deialdiaren azken emaitzak argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita, izangaiek hasierako esparru-aukera aldatu, murriztu edo zabal dezaten, baita aipatu organismoak kontratazio zerrendetan egoteko eskatzen duen dokumentazioa aurkez dezaten.

13.4. Deialdi honen ondorioz prestatzen den kontratazio zerrendetako izangaiek 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte kontratazioaldi guztian.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

13.5. Frogatzea izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Agiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eskumena duen unitateak eskatuta.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan igoera txandan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko lanpostuan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko eta erabiltzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duena, bete beharko da, baita zerrenda horiek indarra hartzen dutenean foru dekretu hori garatzen duen eta indarrean dagoen araudia ere.

Baldintzak bete eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barne igoerako txandan parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskaeran.

Barne igoerako txandako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea –eta horri eustea–, sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua, eta lanpostu hori lortzeko 2.1.1 oinarrian eskatzen diren titulazioa eta baldintzak betetzea.

Zerrendan sartzeko, 6.3.1 oinarrian zehaztutako oposizioaldiko lehen proba egin beharko da, eta 35 puntu lortu gutxienez.

Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak honako zerrenda hauek bidaliko dizkie Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, esparru horretako aldi baterako barne igoerako txandako kontrataziorako izangaien zerrendak presta ditzaten: hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, oposizioa gainditu ez baina probaren bat gainditu duten izangaien zerrenda, eta, azkenik oposizioaren hautaproba bakar bat ere gainditu ez dutenen zerrenda.

Horretarako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerako izangaien zerrendak prestatuko ditu, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Berdinketarik izanez gero, deialdian eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna hartuko da kontuan.

15.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2019ko otsailaren 25ean. Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. zatia.–Orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia. Europako Erkidegoko ordenamendu juridikoaren iturriak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta funtzioak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

5. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

6. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahalmena. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

7. gaia.–Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua. “Organo kolegiatuak”. III. titulua: I. kapitulua “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua “Pertsonen eskubideak”.

8. gaia.–Administrazio egintzak. Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

9. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jardunaz: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Gauzatzea.

10. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. eskubideak eta betebeharrak.

11. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

12. gaia.–Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea: xedapen orokorrak. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa.

13. gaia.–Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa. Xedapen orokorrak. Printzipioak datuak babesteko. Pertsonen eskubideak. Tratamenduaren arduraduna eta erantzulea: xedapen orokorrak eta erantzukizun aktiboaren neurriak, tratamenduaren arduraduna eta datuak babesteko delegatua. Hamazazpigarren xedapen gehigarria: osasunari buruzko datuen tratamendua.

2. zatia.–Espezifikoa.

1. gaia.–Ordenagailu pertsonalen arkitektura. Elementuak, ezaugarriak eta funtzionamendua. BIOSen konfigurazioa.

1. gaia.–Ordenagailu pertsonal baten periferikoak, ezaugariak eta funtzionamendua. Periferikoak administratu, instalatu eta konfiguratzea Harekin loturiko neurriak eta magnitudeak: gaitasuna, transferentzia tasa, bereizmena eta beste. Inprimatzeko elementuak. Gailu periferikoak instalatu eta konfiguratzea.

3. gaia.–Bistaratzeko sistemak. Proiektoreak, arbel digital elkarreragileak, monitore elkarreragileak. Ezaugarriak eta arazoak konpontzea.

4. gaia.–Bideokonferentzia sistemak, Skype, SARA sarea, Hangout Google. Komunikazioen zerbitzu-kalitatea eta ekipoen arazoak konpontzea.

5. gaia.–Multimedia elementuak. Irudi digitala. DICOM estandarra. Soinu digitala. Audio formatuak. Codec-ak. Audio eta bideo formatuen arteko bihurketa.

6. gaia.–Euskarri tekniko informatikoa. Mantentze lanak eta matxurak aurkitzea. Dameware Mini Remote Support urrutiko euskarri-tresna.

7. gaia.–Microsoft Windowsen ekipoak klonatzeko eta irudiak prestatzeko sistemak, Clonezillaren erabilera eta aukerak ezagutzea.

8. gaia.–Sareak eta komunikazioak. Kableatu egituratuaren sistemak. LAN sareak: estandarrak eta protokoloak. TCP/IP sareak. TCP/IP protokoloen familia. Sareko oinarrizko zerbitzuak: DHCP, NAT, DNS, NTP, SNMP, SSH eta FTP. Hardwarea eta sareko elektronika.

9. gaia.–Haririk gabeko teknologiadun sare lokalak. Estandarrak eta protokoloak. Puntuz puntuko sareak eta sare puntuanitzak. Sarbide-puntuak.

10. gaia.–Posta elektronikoaren sistemak: SMTP, POP eta IMAP protokoloak.

11. gaia.–Informazio-sistemen segurtasuna. Segurtasun-sistemak: antibirusa, sare-suebakiak, aplikazioko suebakiak. Eraso-motak eta software maltzurra. Prebentziozko tresnak eta tresna aringarriak. Sare pribatu birtualak (VPN). Ziurtagiriak kudeatu eta instalatzea.

12. gaia.–Interneten nabigatzaileak (Internet Explorer eta Mozilla Firefox, Google Chrome). Ziurtagiri digitalak. Segurtasun mailak. Konfigurazioa, luzapenak eta osagarriak. HTTP protokoloa, goiburuak eta funtzionamendua. SSL eta HTTPS.

13. gaia.–Merkatuko tresnak ekipamendu informatikoaren inbentarioa kudeatzeko: oinarrizko ezagupenak. ProactivaNet, GLPI.

14. gaia.–Bezeroa Sistema eragileak: Windows7. Kontsola-komandoak, elkarbanatutako baliabideak kudeatzeko komandoak, erabiltzaileen kudeaketa-komandoak, sareak kudeatzeko komandoak, sistema kudeatzeko komandoak. Sareko ekipoak, gailuak eta baliabideak konpartitzea. Politika lokalen kudeaketa, sistema eragilea politika lokalen bidez konfiguratzea. Elkarbanatutako baliabideak. Urrutiko mahaigainekoa, beste ekipo batzuekin konektatzea urrutiko mahaigainekoaren bidez. Sistemaren konfigurazioa, sistemaren aukerak eta administrazio tresnak. Segurtasun eta berreskurapen kopiak. Windows garbitu eta optimizatzea, fitxategi sistemaren kudeaketa. Disko kuotak. Windowsen erregistroa. Batch-prozesuen fitxategiak: sortzea eta exekutatzea.

15. gaia.–Bezeroa Sistema eragileak: Windows 7 Embedded. Thin Client ekipamenduak.

16. gaia.–Bezeroa Sistema eragileak: Chrome OS. ChromeBook gailuak.

17. gaia.–Bezeroa Sistema eragileak: Windows 10. S.E.ren hasiera-aukera aurreratuak. Konpontzea eta modu seguruak. Disko gogorren, partizioen eta unitateen kudeaketa. Sistemaren berreskurapen-aukerak. Sistemaren berreskurapena. Errendimendua SSD diskoekin hobetzeko konfigurazio eta optimizazio sistemak.

18. gaia.–Bezeroa Sistema eragileak: Linux. Dauden edizioak. Sistema eragileak instalatzea. Aplikazioak instalatzea. Terminalaren oinarrizko komandoak. Erabiltzaileak kudeatzea Sistema eragilea konfiguratzea. Diskoen eta partizioen egitura. Sistemaren aukerak eta tresnak. Gaurkotzeen kudeaketa.

19. gaia.–Gailu mugikorren sistema eragilea: Android. Gailu mugikorren administrazio-tresnak: IBM MaaS360.

20. gaia.–Direktorio aktiboa - Direktorio aktiboaren kontsola: erabiltzailearen kontuak sortzea eta administratzea. Segurtasuneko eta zabalpeneko taldeak sortzea eta administratzea. Estazio kontuak sortzea eta administratzea.

21. gaia.–Microsoft Access 2003: datuetarako sarbidearen moduak, urrutiko modua, bezero modua - Zerbitzaria. Zeharkako pasatzeari buruzko kontsultak. Kanpoko datuak - Loturiko taulen administrazioa Access 2003 delakoaren proiektuak. Microsoften SQL Server zerbitzariekin integratzea. Ekitaldiak automatizatzea. VBA makroak eta moduluak.

22. gaia.–Microsoft Access 2010: Access 2010 datu baseak konfiguratzea eta zuzen funtzionatzea Runtime2010ean. Accesseko DB bat babestea, konpilatzea eta zifratzea. Datu basearen aukeren konfigurazioa. Makroen segurtasun-mailen eta kodearen konfigurazioa. Taulak sortzea. Eremuak, indizeak eta klabe nagusia. Taulen arteko harremanak. Harremanen administrazioa. Kontsultak sortzea. SQL lengoaia. Iragazteko irizpideak. Parametroak eta objektuen balioa eta funtzioak erabiltzea datuak iragazteko. Inprimakiak eta txostenak sortzea. Makroak, makro-motak. Accesseko datuak eta objektuak beste formatu batzuetara esportatzea.

23. gaia.–Microsoft Excel 2003: Formulak Funtzio aurreratuak. Analisi funtzioak. Makroak erabiltzea lanak automatizatzeko. Agertokiak eta helburuak bilatzea. Gelaxka, orria eta liburua babestea. Datuak inportatzea.

24. gaia.–Microsoft Excel 2010: Exceleko aukerak konfiguratzea. Formulen aukerak. Makroen segurtasunaren aukerak. Formulak. Iragazketarako eta bilaketarako funtzio aurreratuak. Datuak balidatzea. Gelaxka zabalgarriak. Formatu kondizionalak. Taula dinamikoen bidezko datu-analisia. Grafikoak txertatzea datu-analisirako.

25. gaia.–Microsoft Word 2003: Dokumentuen txantiloiak. Edukien aurkibideak. Zuzenketa ortografikoa eta gramatikala erabiltzea. Aldaketen kontrola. Ereduzko txantiloiak sortzea. Dokumentuaren estiloak eta formatua.

26. gaia.–Microsoft Word 2010: aukeren eta segurtasunen konfigurazioa Word 2010ean. Dokumentuen txantiloiak. Dokumentazioa sortzeko automatizazioa korrespondentziaren konbinaketaren bidez. Worden eremu propioak erabiltzea dokumentuetan. Goiburua eta orri-oinak. Markatzaileak eta erreferentzia gurutzatuak erabiltzea. Wordeko inprimakiak. Murrizketa inprimakiak editatzean.

27. gaia.–Microsoft Outlook 2003. Postontziaren eta dituen karpeten propietateak. Elementuen autoartxibaketa. Konfigurazioa. Postontzi gehigarriak konfiguratzea. Posta bidaltzea. Bidalketarako aukerak. Bidalketak kontrolatzea.

28. gaia.–Outlook 2010: Outlookeko profilak sortzea eta konfiguratzea. Postako karpeta pertsonalak erabili eta konfiguratzea. Zitak, bilera eta lan-deialdiak sortzea eta kudeatzea. Erabiltzaileak postontziko karpeten gainean dituen baimenak kudeatzea. Automatizazioak: Laguntzailea bulegotik kanpo, bidalketa geroratua, eta postaren bezeroaren arauak.

29. gaia.–LibreOffice 5.4: LibreOfficeko propietateen konfigurazioa. Libreofficeko dokumentuen izenpe digitala. Libreofficeko dokumentua beste formatu batzuetara esportatzea.

30. gaia.–LibreOffice 5.4, Writer: Writerrek sortutako dokumentuak. Dokumentuaren aukera nagusien konfigurazioa. Dokumentuaren formatuaren aukerak. Dokumentuaren goiburua eta oina pertsonalizatuak. Eremuen erabilera. Zuzenketa automatikoa. Zuzenketa automatikoaren funtzionamendua konfiguratzea.

31. gaia.–Libreoffice 5.4, Calc: Calc. dekaloak sortutako dokumentuak. Liburuaren aukera nagusien konfigurazioa. Funtzioak, funtzioen erabilera. Datuak berriz kalkulatzeko moduaren konfigurazioa. Gelaxken formatua, formatu kondizionalak. Taula dinamikoak erabiltzea datuak analisatzeko. Liburuaren babesa eta orriaren eta gelaxkaren babesa.

32. gaia.–GoogleDrive. Funtzionamendu orokorra. Karpetak eta artxibategiak elkarbanatzea. Baimenak. Ekipoaren unitateak. Elkarlana. Artxibategien sinkronizazioa. Bertsioen eta atxibategiak bistaratzearen historiala. Bilatzaileak. Artxibategiak kargatzea eta deskargatzea. Driven sortutako artxibategien formatua.

33. gaia.–Sistema eragileak lizentziatzea: Lizentziak bolumeneko, OEM lizentziak. Microsoften hezkuntza lizentziak (STF, DreamSpark).

34. gaia.–Ekipoak izozteko softwarea. Toolwiz Time Freeze. Aukerak eta konfigurazioa. Izozgailuaren funtzionamendua. Problemak ebaztea.

35. gaia.–Ekipoak urrititik kudeatu eta administratzeko FOG tresna: funtzionamendu orokorra. Dauden oinarrizko aukerak. Ekipoen klonazioa. Softwarearen zabalpena.

II. ERANSKINA

Ssistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

0005579

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ESKUBIDE SOZIALETAKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

0008320

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ESKUBIDE SOZIALETAKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

0006737

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

0065844

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

0067868

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

0036080

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0036081

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0039025

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

EUSKARA, C1

B

0039026

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

B

0039030

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

B

0039031

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

B

0039032

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

EUSKARA, C1

B

0039037

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

B

0039038

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

B

0039039

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

B

0039040

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

B

0039067

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

EUSKARA, C1

B

0039068

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

EUSKARA, C1

B

0039069

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

B

0063847

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0066471

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0066603

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

0066685

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0067447

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

0067448

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0067799

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0067869

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0068162

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

B

0068319

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

0068564

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0068565

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0068566

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0068609

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

B

0068710

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0068763

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

TUTERA

B

0068770

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0068830

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0070034

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

0005492

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. DEP.

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

Iragarkiaren kodea: F1903748

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa