2022ko martxoaren 11a

Nafarroako Gobernuak omenaldi batekin ospatu du Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna

Chivite Lehendakaria buru izan da ekitaldian, eta biktimei babesa adierazi die eta indarkeria terrorista "bidegabea eta legez kanpokoa" dela errepikatu du
Nafarroako Gobernuak Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna ospatzeko ekitaldian parte hartzen du. Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta, ekitaldi baten buru izan da gaur goizean, eta Foru Exekutiboaren babesa eta elkartasuna adierazi die biktimei.

Konstituzio plazako Biktimentzako Monumentuaren aurrean, Lehendakariak irakurri du atzo Nafarroako Gobernuak onartutako adierazpen instituzionala. Honetan, Exekutiboak adierazten du indarkeria terrorista, “bidegabea eta legez kontrakoa dela; giza eskubideen urraketa maximoa suposatu du, demokraziarekiko eta bizikidetzarekiko mehatxu larria ekarriz”. Halaber adierazi du Gobernuak lanean jarraituko duela ordezkatzen dituzten biktimekin eta elkarteekin “egia, justizia, ordain eta ez errepikatzea lortzeko dagozkien eskubideak betetze aldera”.

Adierazpenean, foru Gobernuak bere errefusa erakutsi du “terrorismoaren biktimen eta haien familien duintasuna eta oroimena kaltetzen duen ekintza ororekiko”, eta defendatu du “elkarrizketa sustatzeko estrategia integrala garatzea”. Herritarrekiko Harremanetako Ana Ollo kontseilaria arduratu da adierazpen berdina euskeraz irakurtzeaz.

Minutu bateko isilunearekin amaitu den ekitaldira etorri dira Nafarroako erakundetako eta biktimen elkartetako ordezkariak. Zehazki bertaratu dira Chivite Lehendakariarekin eta Ollo kontseilariarekin batera, Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria; Nafarroako Gobernuko ordezkaria den Jose Luis Arasti; Udalerrien edota Kontzejuen Nafarroako Federazioko lehendakaria, Juan Carlos Castillo. Gainera, parlamentuko bozeramaileak, senatariak eta Estatuko segurtasun gorputz eta indarren ordezkariak etorri dira.

Chivite Lehendakaria buru izan da lore eskaintzaren unean eta gerbera zuri bat ezarri du biktima guztien oroimenerako monumentuaren alboan. Harekin bat egin dute etorritako beste guztiek, biktimen omenez dozenaka lore jartzerakoan.

Martxoaren 11 honetan 18 urte betetzen dira Madrilgo Atochako atentatuetatik; orduan 191 pertsona zendu ziren.