Descárgate la app
Eskubide Sozialetako Departamentuak bere perfilak izango ditu sare sozialetan
2022ko martxoaren 3a
Eskubide Sozialetako Departamentuak bere perfilak izango ditu sare sozialetan
Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak gaur jarri ditu abian bere perfilak sare sozialetan; hala, herritarrekin duen harremana garatu eta bultzatu nahi du, pertsona guztien eskubide sozialak indartzearekin batera. Facebook, Twitter eta LinkedInen bitartez proiektuak, zerbitzuak zein jarduerak partekatuko dira, nafarrentzako gertuko informazioarekin.
Departamentuaren sare sozialetako kontu ezberdinak, modu garden eta sinple batean, babes sozialera bideratutako zerbitzu eta prestazioen berri ematen arituko dira, horien artean: gizarte gaiak, familia eta adingabeak, adineko pertsonen arreta, desgaitasunak dituzten pertsonen arreta, gizarte inklusioa, nazioarteko lankidetza, enplegu politikak eta Nafarroako errealitate sozialaren azterketak.
Zehazki, Twitterren ‘@DSociales_na’ erabiltzailearekin azalduko da, aldiz, Facebook eta LinkedIn sareetan dagokion informazioa aurkitu ahal izango da honako perfilean: ‘Derechos Sociales Navarra/Eskubide Sozialak Nafarroa’.
Komunikazio eraginkor bat lortze aldera, departamentuak Nafarroako Gobernuaren sare sozialak kudeatzeko orduan Erabilera Gidaliburua hartuko du oinarritzat; oraindik ere elaborazio fasean dago baina bere zirriborroari jarraituz, kanal hauek izan behar omen dira “Administrazioaren eta herritarren arteko topaguneak, baldintza berdinen arabera”.
Dokumentuak, bestalde, deskribatzen du Nafarroako Gobernuak sare sozialetan izaten duen presentziak inspiratu behar duen printzipio orokorra, “zerbitzu publikoarena, zeren sareak herritarrei informatzeko, entzuteko eta laguntzeko erremintak baino ez dira. Foru Exekutiboaren jardueran herritarrekiko gardentasunaren eta partaidetzaren zerbitzurako erremintak”.
Orainaldian, berrogeita hamar baino gehiago omen dira Nafarroako Gobernuak sare ezberdinetan zabalik dituen perfilak. Ondorengo esteka erabil daiteke gizarte perfil instituzional guztietara sarbidea izateko sareen direktorioa kontsultatzeko.