2022ko ekainaren 24a

Irujo kontseilariak Foru Erkidegoak ibilgailu elektrikoari lotutako ekintza integral baten alde egindako apustua nabarmendu du Eskualdeetako Batzordean

Datorren ekainaren 30ean jarriko da abian Eskualdeen eta Automozio Industriaren arteko Aliantza eta Nafarroa zeregin garrantzitsua betetzera deituta dago arlo horretan

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Eskualdeetako Komitearen (CoRAI) Automozio Taldearen bilera batean parte hartu du gaur eta bertan adierazi du “Nafarroak ibilgailu elektrikoari lotutako ekintza integral baten aldeko apustua” egiten duela. Ildo horretan, nabarmendu du ibilgailu elektriko bihurtzea “ez dela arazo bat, erronka bat baizik, eta gure eskualdea horren aurrean oso ondo kokatuta” dagoela.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza.