Descárgate la app
Interpete Gazteen Zikloko bigarren kontzertua eskainiko dute bihar Fernando Remacha Auditorioan
2019ko otsailaren 13a
Interpete Gazteen Zikloko bigarren kontzertua eskainiko dute bihar Fernando Remacha Auditorioan
Fernado Remacha Auditorioan Interprete Gazteen IV Zikloko bigarren kontzertua izanen da ostegun honetan. Bertan Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako ikasleek hartzen dute parte. Oraingoan tronpeta, guitarra, klarinete eta kantu kontzertua eskainiko dute. Emalandia 19:30etan hasiko da eta sarrera doakoa izanen da aretoa bete arte.
Ostegun honetako, hilak 14, kotnzertuko protagonistak Beñat Isasti tronpetajolea, Elena Olmos gitarrajolea, Miriam Guillen soprano aeta Nieva Villar klarinetejolea izanen dira. Emalandian, genero ezberdinak hartuko dituen piezak eskainiko dituzte, hala kantu musika eta tresnen eragina “Come per me sereno” operaren arian; Vincenzo Belliniren “La sonnambula”; “En un país de fábula” erremontzan; eta Pablo Sorozábalen “La tabernera del puerto” zartzuela eta Mauro Giulianik gitarrarako egindako op.119 sei “Rossinianas”-etatik aurrenekoa. Klarinetari dagokionez Agusta Holmès eta Prialux Rainie sortzaileek, karlinete eta pianorako sortutako “Fantasía” eta “Suite” obrak tresna horietarako eskainitako piezak eskainiko dituzte. Tronpetarekin lotuta berriz, Jules Pennequinek tronpeta eta pianorako sortutako “Morceau de Concert” eta Johann Nepomuk Hummel austrohungariarrak tronpetarako sortutako Kontzertuko zati bat eskainiko dute.
Interprete Gazteen Zikloaren IV edizio honetan espezialitate klasikoetako 4. mailako ikasleek hartzen dute parte; bonbardinoa, kantua, klarinetea, txirula, gitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta, txistua, biolina eta biola ikasten duten ikasleek. Emalandietan ikasleek Miguel Ángel Aguirre, Leyre Lisarri, Michel Reynoo eta César Vallejo pianojoleen lagutnza izango dute.