2021ko azaroaren 26a

Hezkuntza Departamentuak iragarri du 371 lanpostuko maisu-maistren oposizioa egingo dela birjarpenerako lan-eskaintzan

Probak 2022ko ekainean hasiko direla aurreikusten da

Hezkuntza Departamentuak gaur jakinarazi duenez, laster onartuko du Maisu-maistren Kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia, Hezkuntzako Mahai Sektorialean gaur goizean egindako bileran erabaki ondoren.

Zehazki, birjartzeko lan-eskaintzan 371 plaza eskainiko dira, espezialitateka banatuta, honako hauen arabera: Haur Hezkuntzako 33 plaza, gaztelania; Haur Hezkuntzako 19 plaza, euskara; Ingeleseko 11 plaza, euskara; Pedagogia Terapeutikoko 50 plaza, gaztelania; Entzumena eta Hizkuntza 10 plaza, gaztelania; Lehen Hezkuntzako 180 plaza, gaztelania; eta Lehen Hezkuntzako 68 plaza, euskara.

Deialdi honetako probak 2022ko ekainean hastea aurreikusten da.