2022ko martxoaren 2a

Garapen Ekonomiko eta Enpresariala Mobile World Congress-en parte hartzen ari da, sektore teknologiko-digitalean diharduten zortzi startup nafarrekin batera

Enpresa horiek beren proiektuak «4 Years from Now» stand-ean aurkeztuko dituzte eta horietako batzuek CEINek sustatutako CEIN DIGITECH programan parte hartu dute
Uxue Itoiz zuzendari nagusia eta CEINeko koordinatzaile María Sanz de 
Galdeano Nafarroako 8 enpresen ordezkariekin Mobile World Congress 2022an.
Uxue Itoiz zuzendari nagusia eta CEINeko koordinatzaile María Sanz de Galdeano Nafarroako 8 enpresen ordezkariekin Mobile World Congress 2022an.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Proiektu Estrategikoen S4 zuzendari nagusi Uxue Itoizek, departamentuak bultzatutako CEIN Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa sozietate publikoaren standa bisitatu du gaur goizean, Mobile World Congress 2022an. Nafarroako 8 startup -ek  beren proiektuak aurkeztuko dituzte kongresuan, eta honako stand honetan egongo dira: «4YFN - 4 Years from Now». Enpresa horietako batzuek CEINeren CEIN DIGITECH programan parte hartu dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniako bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)