2022ko martxoaren 24a

Eskubide Sozialetako Departamentuak 100.000 euro bideratuko ditu desgaitasuna duten pertsonentzako opor-programak diruz laguntzera 

Erakunde sustatzaile interesdunek apirilaren 23ra arte aurkez dezakete eskabidea

Nafarroako Aldizkari Ofizialak 100.000 euroko diru-laguntza deialdia argitaratu du ostegun honetan, Eskubide Sozialetako Departamentuak onartua, desgaitasuna duten pertsonen oporrak errazteko. Prozedura hau desgaitasunen bat duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko erakundeei zuzenduta dago. Erakunde horiek oporretarako programak abian jartzen dituzte, kolektibo horren autonomia, gizarteratzea, aisialdirako eta kulturarako sarbidea eta senideen eta zaintzaileen atsedena bultzatzeko. Erakunde sustatzaile interesdunek apirilaren 23ra arte aurkez dezakete eskabidea, ahal dela Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. 

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.