Descárgate la app
Kulturak 181.000 euro bideratuko ditu arte eszeniko, musikal eta plastikoen arloko dirulaguntzetarako
2018ko martxoaren 8a
Kulturak 181.000 euro bideratuko ditu arte eszeniko, musikal eta plastikoen arloko dirulaguntzetarako
Kultura Departamentuak 181.000 euro bideratuko diru arte eszeniko eta musikalen arloko dirulaguntzetarako, enpresen eta profesionalen aurtengo ekoizpeni lagundu (ARTEM PRO) eta artista profesionalen Nafarroaz kanpoko mugikortasuna nahiz azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletako parte-hartzea (ARTEM EX PORTA) sustatzeko asmoz.
Halaxe jaso da, Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur, osteguna, martxoak 8, argitaratu dituen Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herreraren bi foru agindutan.
Enpresei eta profesionalei zuzendutako arte eszeniko eta musikaletako ekoizpenak diruz laguntzeko deialdiari dagokionez (ARTEM PRO) –125.000 euroko guztizko diru-kopuruarekin–, 2018an Nafarroan ekoiztu edo estreinatutako arte eszeniko eta musikalen arloko zuzeneko ikuskizunak laguntzea du xede, Foru Komunitateko enpresek eta profesionalek egindakoak, kalitateko eskaintza artistiko anitza, berritzailea eta publiko guztien interesekoa sustatzeko asmoz. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 10ean bukatuko da.
Hartara, ekoizpen-jardueraren barnean sartu dira obraren sorkuntza eta estreinaldia. Proiektuak azaroaren 15a baino lehen estreinatu beharko dira, eta enpresa edo profesional bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du, arte eszeniko eta musikalen arloko zuzeneko ikuskizunaren ekoizpen-jarduera guztiak eta estreinaldia barne harturik.
Bestalde, arte eszeniko eta musikaletako profesionalen Nafarroaz kanpoko mugikortasuna nahiz arte eszeniko, musikal eta plastikoetako artisten eta profesionalen azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletako parte-hartzea sustatzeko laguntzetan (ARTEM EX PORTA) 56.000 euro banatuko dira. Horietatik, 45.000 euro A modalitatera (konpainia edo artista nafarrek ekoiztu nahiz Nafarroako enpresek banatutako arte eszeniko eta musikaletako ekoizpenen mugikortasun-proiektua) bideratuko dira, eta beste 10.000 euro B modalitatera (Foru Komunitateko artistek, enpresek, ekoiztetxeek eta banatzaileek arte eszenikoak, musikalak eta plastikoak sustatzea xede duten azoketan, merkatuetan, jaialdietan eta bestelako jarduera profesionaletan parte hartzea).
Eskaerak urriaren 2a arte aurkeztu ahalko dira.